[itzul] Adimen artifiziala itzultzailearen laguntzaile ere bada, bai

MEJUTO GARCIA, Gilen gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus
Ost, Uzt 22, 16:49:14, CEST 2026


Aupa, Xabier:

Gainera, oso ondo egiten du euskaraz oro har, hitz asmaturen bat edo beste kenduta. Nik dagoeneko ia ez dut bilaketarik erdaraz egiten Googlen, ezta gaztelaniazko hitz eta terminoak kontsultatzeko ere.

Ondo segi,
Gilen

Outlook-etik Android-erako<https://aka.ms/AAb9ysg> bidalia
________________________________
From: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Sent: Wednesday, 22 July 2026 15:00:57
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] Adimen artifiziala itzultzailearen laguntzaile ere bada, bai

Servicio de socorrista y taquillero kontzeptua itzultzea suertatu zait oraintxe bertan.

Zalantza sortu zait ea zer esan nahi zuen taquillero horrek: sarrerako-leihatilako arduradun, ala aldageletako armairuen arduradun.

Googleren Geminirengana jo dut laguntza eske.

Lehenbizi, galdera hau egin diot:
[image.png]
Eta erantzun luze xamar bat eman dit, lanpostuaren eginkizunei buruzkoa. Horren arabera, taquillero = leihatilako arduradun, aldageletako armairuekiko zerikusirik gabe.

Nolanahi ere, ziurtasun bila, bigarren galdera hau egin diot:

[image.png]
Eta aurreko erantzunaren ildo berean sakondu du.

Badaezpada ere, eta ziurtasun are handiagorako Geminiri gehiago lan eginarazte aldera, hirugarren galdera hau ere egin diot:

[image.png]
Udaleko lizitazioetako plegu teknikoak eta guzti arakatu bide ditu, eta hona hirugarren erantzunetik interesgarrien iruditu zaidan partea:

[image.png]

Tira, ba horixe besterik ez nizuen kontatu nahi.

Ohartaraztearren ezen adimen artifiziala oso lagungarria gerta dakigukeela itzultzaileoi tankera horretako zalantzak argitzeko.

Adiskidetasunez,

Xabier Aristegieta



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/b8ac3b19/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 8869 bytes
Azalpena: image.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/b8ac3b19/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 15063 bytes
Azalpena: image.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/b8ac3b19/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 16136 bytes
Azalpena: image.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/b8ac3b19/attachment-0006.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 134401 bytes
Azalpena: image.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260722/b8ac3b19/attachment-0007.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago