[itzul] 'Adimen Artifiziala itzultzaileentzat: oinarriak' Ikastaroa, Donostian

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ast, Mar 5, 12:22:47, CET 2026


Helburua: Hizkuntza-eredu handien (LLM) eta itzulpen automatiko neuronalaren (NMT) funtsezko kontzeptuak birpasatzea, haien arteko alde nagusiak bereiztea eta promptak modu eraginkorrean formulatzeko lehen urratsak egitea da helburu nagusia. Horrez gain, datuen kudeaketari eta irizpide etikoei lotutako alderdi nagusiak identifikatuko ditugu. Saioa abiapuntu praktiko eta argitzaile gisa planteatzen da.

Hartzaileak: AAren oinarrizko ezagutzarik ez duten edo kontzeptuak argitu nahi dituzten itzultzaile profesionalak eta itzulpengintzako ikasle-irakasleak.

Irakaslea: Nora Aranberri Monasterio <https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/itzulpengintza-eta-interpretazioko-gradua/irakasleak?p_redirect=fichaPDI&p_idp=348100>
Non eta noiz: Donostia (Euskaltzaindiaren egoitza), 2026ko apirilaren 16a

Ordutegia: 16:00 – 20:00

Matrikularen prezioa: Doan (baina izena eman behar da)

Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 5etik 18ra

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/adimen-artifiziala-itzultzaileentzat-oinarriak-ikastaroa>.

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260305/08fe8b35/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago