[itzul] Zabalik da Minaberri itzulpen-bekaren III. deialdia

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Ost, Mar 18, 10:55:56, CET 2026


EIZIEk, Iruņeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, MINABERRI itzulpen-bekaren III. edizioa antolatu du. Itzultzaile hasiberriei begira sortua da itzulpen-beka, eta bekaren hartzailea mentoretza baten bidez trebatuko da itzulpengintzan. Mentoretza CEDRO erakundearen laguntzaz egingo da.

Aurten, Jürg Schubiger idazle suitzarraren Als die Welt noch jung war lana izango da itzulgaia.

Itzulpen-proposamenak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da. 

Informazio gehiago, EIZIEren webgunean <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/minaberri-itzulpen-beka/iii_minaberri_beka>.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260318/966ae5fc/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx-2.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260318/966ae5fc/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago