[itzul] «Euskararen 'erlojua': aditz-aspektua» ikastaroa (online)

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Or, Maiatza 22, 11:24:39, CEST 2026


Helburua: Aditza perpausaren motorra da, baina, sarritan, erdaren kalkoen ondorioz, euskarak dituen ñabardurak galdu eta sistema «erraztu» eta kamuts bat erabiltzen dugu. Ikastaro honetan, bertze hizkuntzen interferentziez ohartu eta forma jatorrak «berreskuratzen» saiatuko gara. Honako hauek landuko ditugu: puntukaritasuna vs ohitura, aspektu-jauzi okerrak, kalkoak, bazter utzitako forma jatorrak…

Irakaslea: Amaia Lasheras <https://nordanor.eus/norda?id=215&tmp=1747735757315>
Noiz: 2026ko ekainak 10 (asteazkena)

Non: Zoom plataforma
Ordutegia: 16:30 – 18:30

Prezioa:

EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainak 1

Eman izena hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/euskararen-erlojua-aditz-aspektua-ikastaroa-online>.

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260522/39d8da8e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago