[itzul] Portzentajeak mugagabean... eta singularrean ez?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Aza 12, 13:05:53, CET 2026


Kaixo, lagunok:

Nafarroan badaukagu honako lege hau:

*7/2009 FORU LEGEA, ekainaren 5ekoa, Foru Komunitateko zergadunek
gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen
100eko 0,7 arautzekoa*

Portzentajeekin mugagabea erabili behar den arren, kasu honetan singularra
erabili beharko litzatekeelakoan nago, zehaztu egiten da-eta "zer 100eko
0,7" hartzen den aipagai.

Zer deritzozue?

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261112/d09e7637/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago