[itzul] Portzentajeak mugagabean... eta singularrean ez?

Jon Andoni Sayago Torres sayago.ja a bildua justizia.eus
Ast, Aza 12, 13:16:38, CET 2026


Kaixo

Ni ere zurekin bat nator horretan. Euskaltzaindiak dio mugagabea erabili beharra dagoela, baina kasu honetan, hain zuzen, mugatua  eskatzen duela ematen du.

De: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Enviado el: jueves, 12 de noviembre de 2026 13:06
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: [itzul] Portzentajeak mugagabean... eta singularrean ez?

Kaixo, lagunok:

Nafarroan badaukagu honako lege hau:

7/2009 FORU LEGEA, ekainaren 5ekoa, Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen 100eko 0,7 arautzekoa

Portzentajeekin mugagabea erabili behar den arren, kasu honetan singularra erabili beharko litzatekeelakoan nago, zehaztu egiten da-eta "zer 100eko 0,7" hartzen den aipagai.

Zer deritzozue?

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261112/d0df9f8b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago