[itzul] Portzentajeak mugagabean... eta singularrean ez?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Aza 13, 10:12:13, CET 2026
Eskerrik asko zuen erantzunengatik.
Argi geratu da kontua.
Asteburu on!
Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2026 aza. 13(a), or. (08:25)):
> Ni ere ados, mugatua behar du hor.
>
> *Euskara Batuaren Eskuliburua*n badugu antzeko adibide bat ("*ehuneko (%)*"
> sarreraren "kasu-marka" pasartea), azalpenarekin.
>
> Ehunekoa ZENBAT galderaren ereduan hartzen da eta, beraz, mugagabean
> jokatzen da: Gazteetan, % 7 azkarra da (*% 7a). Gazteetan, % 7k badaki (*%
> 7ak). Kontinentearen % 5 izotza da (*% 5a).
>
> Hala ere, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)en osagarri delako-edo
> ezaguna bada —*gainerako*, *beste* edo gisako elementuren bat darama
> orduan—, mugatu singularrean jokatzen da. Adibidez: Udalak % 35
> ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta *gainerako % 40a* geuk. Herritarren
> % 24 ados dago, baina *beste % 76a* ez. *Gutxi iruditu zait bankuan eman
> didaten % 6a*.
>
> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=467&highlight=ehunekoak
>
> Hau idatzi du Jon Andoni Sayago Torres (sayago.ja a bildua justizia.eus)
> erabiltzaileak (2026 aza. 12(a), og. (13:17)):
>
>> Kaixo
>>
>>
>>
>> Ni ere zurekin bat nator horretan. Euskaltzaindiak dio mugagabea erabili
>> beharra dagoela, baina kasu honetan, hain zuzen, mugatua eskatzen duela
>> ematen du.
>>
>>
>>
>> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> *Enviado el:* jueves, 12 de noviembre de 2026 13:06
>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Asunto:* [itzul] Portzentajeak mugagabean... eta singularrean ez?
>>
>>
>>
>> Kaixo, lagunok:
>>
>>
>>
>> Nafarroan badaukagu honako lege hau:
>>
>>
>>
>> *7/2009 FORU LEGEA, ekainaren 5ekoa, Foru Komunitateko zergadunek
>> gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen
>> 100eko 0,7 arautzekoa*
>>
>>
>>
>> Portzentajeekin mugagabea erabili behar den arren, kasu honetan
>> singularra erabili beharko litzatekeelakoan nago, zehaztu egiten da-eta
>> "zer 100eko 0,7" hartzen den aipagai.
>>
>>
>>
>> Zer deritzozue?
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 <+34%20943%2036%2030%2040> | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik. Hemen
> <https://www.elhuyar.eus/eu/segurtasun-politika> duzu gure
> segurtasun-politikari buruzko informazioa.
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko
> harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen aurka egin nahi
> baduzu, datuetara irispidea izan nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezereztu
> nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako
> eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo
> helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261113/02ae85e6/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago