[itzul] Portzentajeak mugagabean... eta singularrean ez?

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Or, Aza 13, 08:25:27, CET 2026


Ni ere ados, mugatua behar du hor.

*Euskara Batuaren Eskuliburua*n badugu antzeko adibide bat ("*ehuneko (%)*"
sarreraren "kasu-marka" pasartea), azalpenarekin.

Ehunekoa ZENBAT galderaren ereduan hartzen da eta, beraz, mugagabean
jokatzen da: Gazteetan, % 7 azkarra da (*% 7a). Gazteetan, % 7k badaki (*%
7ak). Kontinentearen % 5 izotza da (*% 5a).

Hala ere, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)en osagarri delako-edo
ezaguna bada —*gainerako*, *beste* edo gisako elementuren bat darama
orduan—, mugatu singularrean jokatzen da. Adibidez: Udalak % 35
ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta *gainerako % 40a* geuk. Herritarren
% 24 ados dago, baina *beste % 76a* ez. *Gutxi iruditu zait bankuan eman
didaten % 6a*.
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=467&highlight=ehunekoak

Hau idatzi du Jon Andoni Sayago Torres (sayago.ja a bildua justizia.eus)
erabiltzaileak (2026 aza. 12(a), og. (13:17)):

> Kaixo
>
>
>
> Ni ere zurekin bat nator horretan. Euskaltzaindiak dio mugagabea erabili
> beharra dagoela, baina kasu honetan, hain zuzen, mugatua  eskatzen duela
> ematen du.
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* jueves, 12 de noviembre de 2026 13:06
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* [itzul] Portzentajeak mugagabean... eta singularrean ez?
>
>
>
> Kaixo, lagunok:
>
>
>
> Nafarroan badaukagu honako lege hau:
>
>
>
> *7/2009 FORU LEGEA, ekainaren 5ekoa, Foru Komunitateko zergadunek
> gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen
> 100eko 0,7 arautzekoa*
>
>
>
> Portzentajeekin mugagabea erabili behar den arren, kasu honetan singularra
> erabili beharko litzatekeelakoan nago, zehaztu egiten da-eta "zer 100eko
> 0,7" hartzen den aipagai.
>
>
>
> Zer deritzozue?
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Patxi Petrirena Altzuguren*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 


-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea 
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde 
edo kopiatu mezu honen edukirik. Hemen 
<https://www.elhuyar.eus/eu/segurtasun-politika>  duzu gure 
segurtasun-politikari buruzko informazioa.
Zure datu pertsonalak, zeinak 
ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, 
ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure 
datuak tratatzearen aurka egin nahi baduzu, datuetara irispidea izan nahi 
baduzu, haiek zuzendu edo ezereztu nahi badituzu, edo datuak babesteari 
buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, 
idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara:  
datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus <mailto:datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261113/02a3c103/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago