[itzul] Adimen artifiziala berriro ere itzultzaileon lagungarri
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 16, 15:33:58, CEST 2026
Ez dakit, ba, itzultzaile langabe asko ote dagoen ala ez. Lau itzultzaile-
lanpostutarako oposizio bateko epaimahaikide aritu naiz oraintxe bertara
arte, eta oso-oso itzultzaile gutxik eman zuten izena, LAU lanpostu zirela
kontuan hartuta.
Xabier Aristegieta
koldo morales <koldom5 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2026 urr.
16(a), or. (12:37)):
> Lan barik geratzen ez diren itzultzaileen eskura, tamalez
>
> El El jue, 15 oct 2026 a las 17:22, Xabier Aristegieta <
> allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
>> Barkatuko didazue berriro ere adimen artifizialari buruz nire lehengo
>> mezu baten ildo beretik miresmen-lerdea daridala idazten badizuet, baina
>> ezin izan diot horretarako gogoari eutsi.
>>
>> Kontua da trenbide bati buruzko gaztelaniazko testu hau ari nintzela
>> itzultzen:
>>
>>
>> - *El 22 de septiembre de 2026 un usuario de la infraestructura
>> alertó a los servicios de emergencias de una anomalía en un punto de
>> anclaje de la vía de la línea Pamplona-Madrid, a la altura del término
>> municipal de Olite.*
>> - *Según la información publicada, la fijación
>> presentaba un perno roto y otro suelto, un tirafondo que sobresalía de
>> forma anómala de su cavidad en la traviesa de hormigón, la arandela
>> elástica levantada y sin ejercer presión sobre el patín del carril, y un
>> desconchón en el hormigón en el punto de inserción del tornillo.*
>>
>>
>> Bada, hasi naiz *perno *eta *tirafondo *eta gainerakoen euskarazkoak
>> banan-banan bilatzen... baina, halere, haustura hori nolakoa izan ote
>> zitekeen irudikatu nahi nuen nire buruan, arazoa euskararik grafiko eta
>> ulerterrazenean deskribatzea lortu nahian.
>>
>> ...eta bai: Geminira, jo dut.
>>
>> Eskaera hau egin diot:
>>
>> Me he topado con esta descripción técnica: "!Según la información
>> publicada, la fijación presentaba un perno roto y otro suelto, un tirafondo
>> que sobresalía de forma anómala de su cavidad en la traviesa de hormigón,
>> la arandela elástica levantada y sin ejercer presión sobre el patín del
>> carril, y un desconchón en el hormigón en el punto de inserción del
>> tornillo." ¿Puedes generar una imagen del problema descrito?
>>
>> Eta hona hemen Geminik, txintxo-txintxo, sortu didan irudia (irudi
>> artifiziala, gero propio hori galdetu baitiot eta artifiziala dela erantzun
>> baitit):
>>
>> [image: image.png]
>>
>>
>> Ez dakit matxura edo haustura erreala guztiz bat etorriko ote den irudian
>> erakusten denarekin.
>>
>> Baina ni oraindik flipatzen ari naiz itzultzaileok eskura dugun ahalbide
>> honekin.
>>
>> Ondo-ondo izan.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261016/8fd25d83/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 1059636 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261016/8fd25d83/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago