[itzul] «Leiho Morea: Zer da eta zertarako erabil dezaket?» (online saioa)
EIZIE Elkartea
eizie a bildua eizie.eus
Al, Urr 19, 09:56:18, CEST 2026
Helburua: Leiho Morea <https://leihomorea.eus/> atariak feminismoaren alorrean azken urteetan sortu diren idatzizko eta ikus-entzunezko edukiak biltzen ditu, eta bi atal ditu: hiztegia, batetik, eta edukien bilduma edo corpusa, bestetik. Erabilgarria da ohiko jardunean feminismoarekin lotutako edukiak sortzen aritzen direnentzat: itzultzaileak, kazetariak, mugimendu feministako kideak, idazleak, unibertsitateko ikasle eta irakasleak, berdintasun-teknikariak… Eta baliagarria da, noski, ikerketarako, corpusaren atala iturri oparoa baita euskararen eta feminismoaren beraren azken urteetako bilakaera aztertzeko.
Saio honetan, Leiho Morearen atzean dauden edukien berri emango dugu, eta hiztegiak eta corpusak eskaintzen dituzten aukerak azalduko ditugu.
Aurkezlea: Amaia Astobiza Uriarte <https://nordanor.eus/norda?id=475&tmp=1791877843902>
Noiz: 2026ko azaroaren 4an (asteazkena)
Non: ZOOM plataforman
Ordutegia: 16:30 - 17:45
Prezioa: Doan
Izena emateko azken eguna: 2026ko urriaren 26a
Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna
2026ko urriaren 28an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
IZENA EMAN <https://forms.gle/BXm9wtGEoVjZkahN9>
Arantzazu Royo - EIZIE
eizie a bildua eizie.eus
943 277 111
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261019/092bf472/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-2.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 11294 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20261019/092bf472/attachment.tiff>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago