[itzul] BIZIA vs. BIZITZA

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ira 9, 10:58:20, CEST 2026


Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean:
*bizia* egitate
biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren
zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia;
hots, biografia batek berezkoa duen edukia.

Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik,
Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu
egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri.

Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain
nengoen-eta nire ustean ziur.

Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke
ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko
kontzientziarik.

Eskerrik asko, eta egun ona pasa.


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260909/c795288b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago