[itzul] BIZIA vs. BIZITZA

MEJUTO GARCIA, Gilen gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus
Ost, Ira 9, 11:10:32, CEST 2026


Egun on,

Argigarria izan daiteke Euskaltzaindiaren Hiztegiko bi sarren adierak parekatuta ikustea.

bizi
bizitza
1 iz. Izaki organikoen oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Gogoratu bizia zor diezula; zer itzuliko diezu zuregatik egin dutenaren ordainetan? Azkenean juduek bizia edeki zioten. Idoki iezadazu, arren, bizia. Biziaren eta heriotzaren artean. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Aldaketa hauek eragin handia izan zuten biziaren eboluzioan.
4 iz. Bizia, landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna. Hondatu zituen Jainkoak bizitza zuten izaki guztiak.
2 iz. Bizirik dagoen pertsona. Biziak eta hilak epaitzera.

3 iz. Bizitza, bizialdia. Neure bizian beste emazterik ez hartzeko. Ez zarela zeure bizian etxe honetatik aterako. Bere bizi guztian. Bere bizian eta heriotzan. Ehun urteko bizi zoriontsua. Bizia laburtu. Mila bizi banitu ere.
1 iz. Izaki baten jaiotzatik heriotzara doan denbora-bitartea. Ik. bizialdi; bizi 3. Bizitza heriotzan amaitzen da. Bizitzako egun guztietan. Bizitzan igarotako nekeak. Bizitza guztia iraun behar duena. Bere bizitzako gertaera guztiak. Bizitza labur honetan. Bizitza honetan eta gero bestean.
4 iz. Gauza batek bizirik irauten duen denbora, gauza bat sortzetik desagertzera doan denbora-bitartea. Linguistek garaietan banatu ohi dute hizkuntza baten bizia. Baserriaren bizia bermatzeko.

5 iz. Bizitza, bizimodua. Bizi berri hau ez zait gustatzen. Bizi on bat egiteko. Honela iraungo balu, hauxe da, bai, bizia! Eta, jakina, kanpaina iraunkorrak behar dira, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Jendearen bizi estilora egokitzeko. 130 pertsonatik gora daude Errekaleorren bestelako bizi-eredu bat posible dela erakusten.
3 iz. Bizimodua. Bizitza gaiztoa utzirik. Bekatuari uko eginik, bizitza berri bat hasteko. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa. Haur ginelarik, geure bizitza bestek zuzentzen zuen.

2 iz. Izaki baten bizialdiko egintzen eta gertakarien multzoa. Istorioak Catherine Johnson idazlearen bizitza kontatzen du. Jesusen bizitza agerikoa. Napoleonen bizitza.

5 iz. Etxe batean, solairu bakoitza; bereziki, etxebizitza. Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bakarra zegoen. Gure goiko bizitzan bizi den emakumea. Launa bizitza solairuko. Hamar bizitzako etxea, etxola artean bezain nabarmena. Hogei bizitzako bizitegiak.

Ondo izan

[cid:image001.png a bildua 01DD404B.D38422C0]

Gilen Mejuto García
Euskara-ingelesa-gaztelania itzultzailea
Rekalde zumarkalea 30, 5 – 48009 Bilbo - 946086191


Hemendik: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena 10:58
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA

Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: bizia egitate biologikoa litzateke (ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? galderaren zentzuan, alegia), eta bizitza, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia.

Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai biziri bai bizitzari.

Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain nengoen-eta nire ustean ziur.

Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko kontzientziarik.

Eskerrik asko, eta egun ona pasa.


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260909/2b1529bc/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9835 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260909/2b1529bc/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago