[itzul] BIZIA vs. BIZITZA
FERNANDO REY ESCALERA
freyesca a bildua gmail.com
Ost, Ira 9, 11:17:32, CEST 2026
Egun on, Xabier.
Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu niola
zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei.
Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen
baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela
bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du
horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia.
Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi
bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da
lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu
sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da
toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du
"beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko
desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz
ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari,
eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin.
Ongi izan.
Fernando
El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:
> Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate
> biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren
> zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten
> bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia.
>
> Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik,
> Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu
> egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri.
>
> Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain
> nengoen-eta nire ustean ziur.
>
> Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi
> nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren
> nolabaiteko kontzientziarik.
>
> Eskerrik asko, eta egun ona pasa.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260909/8fa47b38/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago