[itzul] legeak
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
Al, Ots 8, 14:06:52, CET 2010
Gotzon:
Pantaila aurrean hauxe daukat (koska gehiago dituzten adibideak erraz bila litezke):
«Tercero.- Comunicar la presente Orden al Registro de la Propiedad, a los efectos previstos en el artículo 26 de la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco.»
Eta neuk egindako itzulpena:
«Hirugarrena.- Agindu honen berri ematea Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko.»
Zuk diozunari jarraituz, honela geratuko litzateke?:
«Hirugarrena.- Agindu honen berri ematea Jabetza Erregistroan, uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultura Ondareari buruzkoan, 26. artikuluan, ezarritakoa betetzeko.» (?)
Martin
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Gotzon Egia
Bidaltze-data: lunes, 08 de febrero de 2010 12:19
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] legeak
> Baina testu baten barruan honela, ezta?:
>
> «Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legeak dioenez...»
Ez, ez, testu barruan ere beste horrenbeste: «...2003ko abenduaren 23ko
60/03 Legeak, Arbitrajeari buruzkoak, 3. artikuluan dioenaren arauz...».
Aurreko mezua lasterkan idatzi nuenez, azalpen gehigarririk eman gabe,
bihoaz orain argudio labur batzuk, formula horren alde.
Gazteleraz «Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje» idazten da,
urtea legearen kodean sartua delarik, hurbilegi eta errepikagarri
geldituko bailitzateke «Ley 60/2003, de 23 de diciembre de 2003, de
Arbitraje» formula.
Alabaina, izatez lege hori 2003ko abenduaren 23koa da, zalantza gabe; ez
da, inolaz ere, abenduaren 23ko 60/2003 legea.
Euskaraz ari garelarik, aldiz, «Abenduaren 23ko 60/2003 Legea...»
idatziz gero, irudi luke abenduaren 23an (berdin zein urtetakoa!) lege
asko onartu zirela, eta horietako bat dela 60/2003 kodea duena; era
honetan ulertuta, alegia: «[Abenduaren 23ko] [60/2003 Legea]».
Era berean, nahasgarri iruditzen zait «Arbitrajeari buruzko abenduaren
23ko 60/2003 Legea», «arbitrajeari buruzko abendu» hori zentzumenaren
aurka baitoa.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago