[itzul] legeak
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Ots 8, 12:18:42, CET 2010
> Baina testu baten barruan honela, ezta?:
>
> «Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legeak dioenez...»
Ez, ez, testu barruan ere beste horrenbeste: «...2003ko abenduaren 23ko
60/03 Legeak, Arbitrajeari buruzkoak, 3. artikuluan dioenaren arauz...».
Aurreko mezua lasterkan idatzi nuenez, azalpen gehigarririk eman gabe,
bihoaz orain argudio labur batzuk, formula horren alde.
Gazteleraz «Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje» idazten da,
urtea legearen kodean sartua delarik, hurbilegi eta errepikagarri
geldituko bailitzateke «Ley 60/2003, de 23 de diciembre de 2003, de
Arbitraje» formula.
Alabaina, izatez lege hori 2003ko abenduaren 23koa da, zalantza gabe; ez
da, inolaz ere, abenduaren 23ko 60/2003 legea.
Euskaraz ari garelarik, aldiz, «Abenduaren 23ko 60/2003 Legea...»
idatziz gero, irudi luke abenduaren 23an (berdin zein urtetakoa!) lege
asko onartu zirela, eta horietako bat dela 60/2003 kodea duena; era
honetan ulertuta, alegia: «[Abenduaren 23ko] [60/2003 Legea]».
Era berean, nahasgarri iruditzen zait «Arbitrajeari buruzko abenduaren
23ko 60/2003 Legea», «arbitrajeari buruzko abendu» hori zentzumenaren
aurka baitoa.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago