[itzul] Ad hoc

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Al, Aza 19, 08:19:57, CET 2012


Alfontsok ongi deskribatu du nire zalantza. Ontzat jo beharra dago Iņakik aipatzen dituen eskuinera lerrokatutako zer horiek, jakina. Baina ez al dute marka hori (kasu honetan -KO) nahitaezkoa? Ez al du Kijotek beti "MantxaKO" izan behar, eta ez "Kijote Mantxa" (!?).

 

Martin Rezola

 

 

________________________________

Nork: Inaki Inurrieta [mailto:inaki.inurrieta a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: igandea, 2012.eko azaroak 18 17:56
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Ad hoc

 

Presaren presaz, ez nuen behar bezala azaldu esan nahi nuena.

Nire asmoa zen esplikatzea Mikel Zalbideren <konponbide ad hoc horiek> esapidea ez dela Martini iruditu bezain arraroa.

Uste dut <ad hoc> esapideak, latin klasikoan -hau da, latinismo bihurtu baino askoz lehenago-, <horretarako> esan nahi zuela (edo zehatzago hitz eginez, <honetarako>, baina onar bekit bigarren gradu hori balio anaforikoaren adierazgarri), eta adizlagun funtzioa betetzen zuela sarri (beti?); alegia, <horretarako> hitzak betetzen duena <horretarako egin dut egin dudana> esaldian, non <egin dut> aditzaren osagarri baita.

<Horretarako> hitza, berriz, adizlagun ez ezik izenlagun ere izan daiteke; esate baterako, <nekez aurkituko dugu horretarako konponbiderik> esaldian, non <konponbide>ren izenlaguna baita.

<Horretarako> izenlaguna, beste izenlagun asko bezala, izenaren eskuinera pasa daiteke, eta izenondo bihurtu. Izenlagun eskuineratu ere deitzen diet nik halakoei. Gaur egun ez dira oso ohikoak (nire adinekook, hala ere, gure gurasoek eta gure gurasoen gurasoek bezala, "Aita gurea" errezatzen ikasi genuen "Gure aita" baino lehenago).

Hala, <ad hoc konponbide horiek> irakurtzean <horretarako konponbide horiek> interpreta dezake batek, eta <konponbide ad hoc horiek> irakurtzean, berriz, <konponbide horretarako horiek>, hau da, izena + izenlagun eskuineratua + erakuslea, lehenago gaur egun baino arruntagoa zen egitura bat.



Iņaki Iņurrieta

	 

	------------------------------
	
	Message: 2
	Date: Thu, 15 Nov 2012 23:30:24 +0100
	From: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>
	To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
	Subject: Re: [itzul] Ad hoc
	Message-ID:
	        <CAHpR9XH+e3pYqd4HSU2U40dkwDkFKL-8AOsxHWZ=h3v1ZwiWGw a bildua mail.gmail.com>
	Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
	
	??
	
	Beharbada, zerbait ez dut ondo ulertu, baina Iņakiren arrazoibidearen
	funtsa, ezinbesteko premisa, -KO atzizkiaren presentzia da (edo -REN
	atzizkiarena, bestela). Horregatik, ez dut ikusten non dagoen lotura
	zalantzarik gabekotzat dudan berdintza honen:
	
	<horretaraKO konponbide horiek> (IZENLAGUNA + IZENA) = <konponbide
	horretaraKO horiek> (IZENA + IZENONDOA) (Bide batez, hor ez dago
	adizlagunik, izenlaguna eta izenondoa baizik)
	
	eta zalantzazkotzat jo dudan beste berdintza honen artean:
	
	<ad hoc konponbide horiek> (APOSIZIOA) = <konponbide ad hoc horiek> (IZENA
	+ IZENONDOA["izenondogai", esan dezagun]) (Non dago hor  -KO atzizkia? Hor
	ez dago izenlagunik)
	
	
	(Bestalde, egia da, Iņakik dioen moduan, -KO atzizkidun hitzak [ez denak,
	ala?] adizlagun eta izenlagun izan daitezkeela, baina ez dira baliokideak,
	ezta? Alegia, ez dira besterik gabe trukagarriak, ezta?)
	
	
	
	
	2012/11/15 Inaki Inurrieta <inaki.inurrieta a bildua gmail.com>
	
	> Martinenari erantzunez:
	>
	> -"ad hoc" esamoldeak "horretarako" esan nahi du (edo horrexetarako, hots,
	> berariazko, apropos)
	>
	> -ko atzizkidun hitzak adizlagun eta izenlagun izan daitezke euskaraz:
	> "horretarako egin dizut galdera" (adizlaguna), eta "horretarako galdera
	> egin dizut" ("galdera" izenaren laguna da hor "horretarako")
	>
	> -Izenlagunak izenaren aurretik joan ohi dira gehienetan gaur egun, baina
	> joan daitezke izenaren atzetik ere: "Gure aita", baina baita "Aita gurea"
	> ere; "Parisko alkatea", baina baita "Don Kijote Mantxako" edo "Peru
	> Leartzako" ere.
	>
	> -Beraz, "horretarako konponbide horiek" bezala, "koponbide horretarako
	> horiek" molde zaharkitua ere erabil daiteke; edota "ad hoc konponbidea
	> horiek" eta "konponbide ad hoc horiek", Mikel Zalbidek erabili bezala.
	>
	> -Eta, horrenbestez, Alfontsok aipatzen duen "konponbide *ad hoc*ekoak"
	> hori gabe, zergatik ez konponbide *ad hoc*ak?
	>


Iņaki Iņurrieta 




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121119/58b17db6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago