[itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Iga, Api 25, 18:38:59, CEST 2021


Biak ere artikulu mamitsuak, eta astiroago irakurri beharko ditut, baina...
Horrela, lehen irakurraldi batean, susmoa bainuen "jarion-dario" eta
horrelakoen  egituraren tankeran eratua zela "iritzi-derizt" ere, eta maisu
handiei kontra agertu nahi gabe, Alfontso Irigoienen iritzira lerratzen
naiz...."zelan datortzu"...."zelan deritzu" ..."ondo derizt" egituretan ez
dakusat "nor-nori-nork" egiturarik, "nor-nori" baizik...


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api.
25, ig. (12:31)):

> Mila esker, Alfontso, informazio baliosengatik.
> Irakurriko ditut, gustura, ea irizpide argirik eratzeko gauza naizen!!!
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2021 api. 25, ig. (11:59)):
>
>> Antzeko zalantzak izan dituzte batzuek, lehenago ere, iritzi aditzarekin.
>> Adibidez, duela berrogeitaka urte, honela idatzi zuen Txillardegik (1977):
>> <Mogelek berak, moldiztegiko hutsik ez badago, nahasketa-aztarnaren bat
>> bederen erakusten du bere "Peru Abarka"n: "orain txito ederto derist", dio
>> Mogelek, P. A. 147; "deritxot" edo esan beharrean.>
>>
>> IRITZI ADITZAREN ERABILKERAZ, Donostia, 1977 ekaina, Txillardegi
>> Euskera - XXIII (219-234. or.)
>>
>> Eta Alfonso Irigoienek ere horri buruz idatzi zuen:
>>
>> ERITZI ŅOLA ERABILI BEHAR DEN DELAKO HAUZIAZ
>> Bilbon 1977-VI-27
>>
>> Sarean aurkitu eta jaitsi ditzakezu bi artikuluak pdf bertsioan. Hemen:
>>
>> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&Itemid=&lang=eu-ES&query=derist&thesaurusLevel1%5B%5D=T03
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>
>>
>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
>> api. 24, lr. (17:34)):
>>
>>> Badut zalantza bat argitu ezin dudana, aspalditik, eta gramatiketan ere
>>> ez zait argibide handirik ematen. *Iritzi *aditz trinkoaren gainean da
>>> (susmoa dut paradigmak ikastea egokitu zitzaidanean, aspaldi-aspaldiko
>>> batxilergo hartan, ez genuela orain arauturik dagoen paradigma ikasi, edo,
>>> bestela, hainbat paradigma ikasi genituela eta harrezkero kontuak beste ere
>>> batera finkatzea-edo gertatu dela.
>>>
>>> Kontua da aste honetan, Peru Abarka irakurriz (zer gustua klasikoak
>>> irakurtzea, heldutan, inork behartu gabe, eta hizkuntzaz gozatzeko asmo
>>> soilarekin; literatura ez da adin guzietan berdin gozatzen... jakingo bide
>>> dute hori literatura irakasleek, baina nik neuretzat eta gogoetakide
>>> diratekeenentzat esaten dut ozen, pedagogian adituek sarri esan bide
>>> dutena), esaldi hau topatu nuela:
>>>
>>> P: "...Eruango zaitut errotara, olara, basuetara, eta beste lekuchu
>>> batzubetara, ta erakutsiko deutsudaz zuc eztaquizuzan, ta jaquin guraco
>>> dituzun gauza asco."
>>> M.J.: "Ondo *derist*, ta asco da gauco conversacino contuzcoric."
>>>
>>> Begiratu dut hori Sareko Gramatikako adizkitegian, eta "hura-niri-hark"
>>> dela dinost.
>>>
>>> Adizkiaren forma ez zait arrotza egiten, baina esan behar dut ez nuela
>>> aspalditik idatzita ikusten. Horrekin batera ikusi izan ditut, ez dakit
>>> zuzen ala oker erabilita, *deritzait, **deritzot...*Eta badut, lehen
>>> esan dudanez, nahaste apur bat aditz trinko honen paradigma dela-eta.
>>>
>>> Ustekabea hartu dut adizkiaren argumentu horiek ikusita SGk eman didan
>>> azalpenean. Hara jo aurretik, "hura-niri" zelako uste sendoa nuen, hau da
>>> "ondo iruditzen zait" "ondo begitantzen zait" esapidearen parekotzat jota
>>> nuen (edota, itzultzaileak garenez, erdarazko "me parece bien" esapidearen
>>> ordain peto-peto-petoa...), adieraz nahiz eraketaz, nor-nori erako adizki
>>> bat. "Hura-niri-hark" da, benetan, hona ekarri dudan pasarte horretan?
>>>
>>> Baten batek oinarri-oinarrizko kontuetara jotzeko umorea baduzue,
>>> azalpena emanez, ...eskerrik asko.
>>>
>>>
>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>> [image: Argazkia]
>>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>>> edo udalorea (Bizkaian)
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210425/952087a3/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago