[itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Iga, Api 25, 20:26:37, CEST 2021


Esan nahi dut, amaitzeko, gure inguruan behintzat, berdin antzera entzun
izan ditudala "zer erezten jatzu?" nahiz "zer erezten dotzezu"....eta
lehenaren bidetik eratutako adizki trinkoa iruditzen zaidala "derizt"...eta
beraz, nor-nori.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api.
25, ig. (18:38)):

>
> Biak ere artikulu mamitsuak, eta astiroago irakurri beharko ditut, baina...
> Horrela, lehen irakurraldi batean, susmoa bainuen "jarion-dario" eta
> horrelakoen  egituraren tankeran eratua zela "iritzi-derizt" ere, eta maisu
> handiei kontra agertu nahi gabe, Alfontso Irigoienen iritzira lerratzen
> naiz...."zelan datortzu"...."zelan deritzu" ..."ondo derizt" egituretan ez
> dakusat "nor-nori-nork" egiturarik, "nor-nori" baizik...
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> api. 25, ig. (12:31)):
>
>> Mila esker, Alfontso, informazio baliosengatik.
>> Irakurriko ditut, gustura, ea irizpide argirik eratzeko gauza naizen!!!
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2021 api. 25, ig. (11:59)):
>>
>>> Antzeko zalantzak izan dituzte batzuek, lehenago ere, iritzi
>>> aditzarekin. Adibidez, duela berrogeitaka urte, honela idatzi zuen
>>> Txillardegik (1977):
>>> <Mogelek berak, moldiztegiko hutsik ez badago, nahasketa-aztarnaren bat
>>> bederen erakusten du bere "Peru Abarka"n: "orain txito ederto derist", dio
>>> Mogelek, P. A. 147; "deritxot" edo esan beharrean.>
>>>
>>> IRITZI ADITZAREN ERABILKERAZ, Donostia, 1977 ekaina, Txillardegi
>>> Euskera - XXIII (219-234. or.)
>>>
>>> Eta Alfonso Irigoienek ere horri buruz idatzi zuen:
>>>
>>> ERITZI ŅOLA ERABILI BEHAR DEN DELAKO HAUZIAZ
>>> Bilbon 1977-VI-27
>>>
>>> Sarean aurkitu eta jaitsi ditzakezu bi artikuluak pdf bertsioan. Hemen:
>>>
>>> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&Itemid=&lang=eu-ES&query=derist&thesaurusLevel1%5B%5D=T03
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>
>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>
>>>
>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>
>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>
>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
>>> api. 24, lr. (17:34)):
>>>
>>>> Badut zalantza bat argitu ezin dudana, aspalditik, eta gramatiketan ere
>>>> ez zait argibide handirik ematen. *Iritzi *aditz trinkoaren gainean da
>>>> (susmoa dut paradigmak ikastea egokitu zitzaidanean, aspaldi-aspaldiko
>>>> batxilergo hartan, ez genuela orain arauturik dagoen paradigma ikasi, edo,
>>>> bestela, hainbat paradigma ikasi genituela eta harrezkero kontuak beste ere
>>>> batera finkatzea-edo gertatu dela.
>>>>
>>>> Kontua da aste honetan, Peru Abarka irakurriz (zer gustua klasikoak
>>>> irakurtzea, heldutan, inork behartu gabe, eta hizkuntzaz gozatzeko asmo
>>>> soilarekin; literatura ez da adin guzietan berdin gozatzen... jakingo bide
>>>> dute hori literatura irakasleek, baina nik neuretzat eta gogoetakide
>>>> diratekeenentzat esaten dut ozen, pedagogian adituek sarri esan bide
>>>> dutena), esaldi hau topatu nuela:
>>>>
>>>> P: "...Eruango zaitut errotara, olara, basuetara, eta beste lekuchu
>>>> batzubetara, ta erakutsiko deutsudaz zuc eztaquizuzan, ta jaquin guraco
>>>> dituzun gauza asco."
>>>> M.J.: "Ondo *derist*, ta asco da gauco conversacino contuzcoric."
>>>>
>>>> Begiratu dut hori Sareko Gramatikako adizkitegian, eta "hura-niri-hark"
>>>> dela dinost.
>>>>
>>>> Adizkiaren forma ez zait arrotza egiten, baina esan behar dut ez nuela
>>>> aspalditik idatzita ikusten. Horrekin batera ikusi izan ditut, ez dakit
>>>> zuzen ala oker erabilita, *deritzait, **deritzot...*Eta badut, lehen
>>>> esan dudanez, nahaste apur bat aditz trinko honen paradigma dela-eta.
>>>>
>>>> Ustekabea hartu dut adizkiaren argumentu horiek ikusita SGk eman didan
>>>> azalpenean. Hara jo aurretik, "hura-niri" zelako uste sendoa nuen, hau da
>>>> "ondo iruditzen zait" "ondo begitantzen zait" esapidearen parekotzat jota
>>>> nuen (edota, itzultzaileak garenez, erdarazko "me parece bien" esapidearen
>>>> ordain peto-peto-petoa...), adieraz nahiz eraketaz, nor-nori erako adizki
>>>> bat. "Hura-niri-hark" da, benetan, hona ekarri dudan pasarte horretan?
>>>>
>>>> Baten batek oinarri-oinarrizko kontuetara jotzeko umorea baduzue,
>>>> azalpena emanez, ...eskerrik asko.
>>>>
>>>>
>>>> *Oskar Arana Ibabe*
>>>> [image: Argazkia]
>>>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>>>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>>>> edo udalorea (Bizkaian)
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210425/c0075769/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago