[itzul] Esterilidad eta infertilidad

Joseba jepeldebereziartua a bildua gmail.com
Iga, Ots 13, 22:03:43, CET 2022


Eskerrik asko azalpenengatik, Koldo.

Ez dut eztabaida luzatu nahi, baina arazo bat ere ikusten diot erabilera
horri: ez dago inongo hiztegitan "bedeinkatuta".
Euskalterm-ek, adibidez, honela definitzen du "antzu": "Emakumeez
mintzatuz, obulurik sortzen ez duena, edo hainbat zirkunstantzia organiko
direla medio, bere obuluak ernal ezin daitezkeena". Beraz, "ernalezintasun"
eta "antzutasun" sinonimotzat hartzen dituela dirudi, Elhuyarren hiztegiak
bezala.

Ni ez naiz ausartzen inongo hiztegitan edo testutan ikusi ez dudan adiera
bat erabiltzera (badu tradiziorik?); are gutxiago DBH3ko ikasleentzako
liburu batean.







El dom, 13 feb 2022 a las 18:14, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
itzul a bildua postaria.com>) escribió:

> Joseba:
>
> Ondoko testuan oinarrituta, bat nator Fernando Reyk emandako
> interpretazioarekin (esterilidad = ernalezintasun / infertilidad =
> antzutasun). Gainera, terminoak dira eta hala itzuli behar dira, ezin dira
> parafrasi batez ordezkatu testu espezializatu batean (bestela izan daiteke
> testu desterminologizatu batean, noski, baina terminologiari uko egitea
> zentzugabekeria kaltegarria da euskararentzat).
>
>
>
> La esterilidad e infertilidad son dos conceptos que hacen referencia a la
> incapacidad de conseguir el embarazo. Lasdiferencias entre infertilidad y
> esterilidad son:
>
>    - Esterilidad: se trata de la imposibilidad de lograr el embarazo
>    porque no tiene lugar la fecundación del óvulo por parte del
>    espermatozoide. La esterilidad puede ser primaria (si la pareja nunca ha
>    tenido hijos) o secundaria (cuando no se consigue el embarazo después de
>    haber tenido hijos).
>    - Infertilidad: es la incapacidad de que el embarazo llegue a término
>    debido a algún problema que surge durante la gestación. Aunque la
>    fecundación se produce, el embrión no se implanta o no se desarrolla
>    correctamente hasta el momento del parto. La infertilidad puede ser
>    primaria (cuando la mujer se queda embarazada, pero la gestación no tiene
>    lugar o el bebé muere poco tiempo después del parto). También puede ser
>    secundaria (la pareja ya tiene hijos, pero no logra que una nueva gestación
>    se complete de manera satisfactoria).
>
>
>
> Koldo Biguri
>
>
> En domingo, 13 de febrero de 2022 16:59:59 CET, Joseba <
> jepeldebereziartua a bildua gmail.com> escribió:
>
>
> Kaixo, Bitor:
>
> Ulertu dudana azaltzen saiatuko naiz:
>
> -        Hiztegien arabera, “antzutasun” eta “ernalezintasun” erabili
> behar dira bai “esterilidad” bai “infertilidad” itzultzeko, bien artean
> bereizi gabe.
>
> -       Hitzak berak dioena kontuan hartuz, ez du egokiena ematen
> “ernalezintasun” erabiltzea “infertilidad” itzultzeko, nahiz eta erabilera
> hori eman izan zaion, Imanol Salegik aipatu zuen moduan.
>
> -       Fernandok proposatu zuen agian egokiagoa zela “antzutasun”
> erabiltzea “infertilidad” itzultzeko (“antzutasun” lausoagoa delako eta ez
> duelako argitzen arazoa ernaltzeko garaian edo geroago dagoen?).
>
> -       Beste aukera bat mailegua erabiltzea litzatekeela ere proposatu
> zuen Fernandok (“infertilitate”, adibidez?).
>
> -       Imanolek eta zuk proposatzen duzuena da beste bide bat; hau da,
> perifrasiak erabiltzea.
>
> Azkenean, dakitenek erabaki beharko dute, erabakirik hartu behar bada.
>
> El sáb, 12 feb 2022 a las 17:14, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
> Barkatu baina ez naiz aklaratzen. Orduan,
>
> esterilidad = antzutasun
> infertilidad = ernalezintasun
>
> Baina azken honek esan nahi badu ernaldu ondorengo haurdunaldia arrakastaz
> burura eraman ezin dela, orduan, ernaltzen ahal du eta ez dago ezintasunik;
> nahasgarria suerta daiteke; ez da hala?. Zehatzagoa litzateke esatea *ernaldu
> ondorengo ezintasun* perifrastikoa bada ere.
>
> Argitzen ahal duzue kontua faborez?
>
> Mila esker, Bitor (zeladore)
>
> Hau idatzi du Joseba (jepeldebereziartua a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2022
> ots. 11, or. (20:13)):
>
> Ados Fernandoren "buelta" horrekin. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik eta
> asteburu on.
>
> El vie, 11 feb 2022 a las 18:29, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
> Neu ere Fernandorekin bat, nahiz eta, Interneten ikusitakoagatik,
> *ernalezintasun* horrek dagoeneko bidea egin duen. Horregatik, liburuan
> termino horiei buruzko argitasun gehiago ematen ez bada, galdera beste modu
> batera egin dezakezu, irakurleak ez gehiegi nahasteko edo: Gauza bera al
> dira ernaldu ezina eta umerik izan/eduki ezina? Zertan bereizten dira?
> (Agian galdera eta erantzuna da aldi berean, baina tira...).
>
> Asteburu ona izan
>
> Mezu hau jaso duzu <fernando.rey a bildua unavarra.es> helbidetik (2022 ots. 11,
> or. (16:28)):
>
> Koldo, zure proposamenari buelta emanda, hau hobea izan liteke:
> - ernalezintasun, esterilidad
> - antzutasun, infertilidad
>
> Mailegua, betiere, hor dago, batik bat hizkera espezializaturako.
>
> Fernando
>
> El Vie, 11 de Febrero de 2022, 15:37, kbiguri , ItzuL-en bidez escribió:
> > Tradizioan, “antzua” eta “agorra” erabili izan dira “fruiturik, umerik
> > edo dagokionik ematen ez duena” esateko. “Antzua” OEHn “estéril” itzulita
> > ematen da adibide askotan. “Antzutasuna”, beraz, “esterilidad” esateko
> > erabil liteke, hizkera espezializatuan.
> > Bestetik, gaur egun beti erabiltzen da “ernalketa” hitza “fertilización”
> > esateko; obulua ernari geratu ezin denean, “infértil” esaten zaio.
> Hortaz,
> > “ernalezintasun” erabil liteke hizkera espezializatuan “infertilidad”
> > esateko.
> >
> >
> > Koldo Biguri
> >
> >> El 11 feb 2022, a las 8:51, Joseba <jepeldebereziartua a bildua gmail.com>
> >> escribió:
> >> 
> >> Egun on:
> >> Biologiako liburu batean, “¿Qué diferencias hay entre la esterilidad y
> >> la infertilidad?” galdetzen dute. Gaztelaniaz ñabardurak daude bi
> >> termino horien esanahian, baina euskara hiztegietan antzutasuna eta
> >> ernalezintasuna erabiltzen dira, biak ere gaztelaniazko esterilidad
> >> hitzaren ordainak, nik uste. Esan didatenez, Medikuntza Fakultatean
> >> (Ginekologia) azpiemankortasun erabiltzen dute gaztelaniazko
> >> infertilidad adierazteko. Interneten erreferentzia bakarra ikusi
> >> dudanez, inoiz horrelakorik itzultzea egokitu zaizuen eta nondik jo
> >> duzuen galdetu nahi dizuet. Edo nondik joko zenuketen, egokituz gero.
> >> Eskerrik asko aldez aurretik.
> >> Joseba.
> >
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220213/4fc980d0/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago