[itzul] separación de bienes

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Ira 21, 12:37:22, CEST 2022


Ni ez naiz zuenbidean aditua, baina, ezertarako balio badu:
dirudienez, *régimen
de separación de bienes* da termino kanonikoa egoerari erreferentzia
egiteko. Alegia, “separación de bienes = régimen de separación de bienes”
adierazteko baliatu ohi da (ohikoa da era horretako sintagmetan gaztelaniaz
izena galtzea; adibidez, “los bienes gananciales = los gananciales”).

Euskaraz, ogasun-arloko hiztegietan, *ondasun-bereizketako erregimena*
edo *ondasun-bereizketako
araubidea* erabili izan da.

(Bestalde, egia da *-keta* aurrizkiaren ohiko esanahia ekintza dela, baina
ez bakarra; ondorioa ere adierazten du batzuetan. Adibidez, *ikerketa*
ekintzaren emaitza, ondorioa, *ikerketa* da; hau da, *ikerketa* zera da,
*ikertzea* [ekintza] eta *ikerlana* [ondorioa]. Edo “sartu erosketak kutxa
horretan” esaten denean, *erosketa* hori erostearen ondorioa, emaitza, da)

-------------------------------------------------

La separación de bienes es un *régimen económico matrimonial que permite
que los patrimonios de cada uno de los cónyuges estén diferenciados durante
el matrimonio*. De este modo, cada cónyuge gestiona y administra sus bienes
y derechos.

*El régimen de separación de bienes es un régimen económico matrimonial*.
En España existen tres, el régimen de gananciales, el de participación y
uno de los más utilizados, el de separación de bienes.


Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 ira. 21, az. (11:24)):

> Kaixo, lagunok.
>
> Euskalterm-en begiratu dut *separación de bienes*, baina, nire
> harridurarako, ez dut topatu (bidenabar esanda: zer gertatzen zaio bolada
> honetan Euskaltermi, gaztelaniaz tildez idazten dudanean halakorik ez
> identifikatzeko?).
>
> Beste bilaketa batzuetan, "ondasun-banantze" edo "ondasun-banaketa"
> aurkitu ditut, baina itzulpen okerrak iruditzen zaizkit, honakoagatik: bai
> banantzea bai banaketa, ekintza batzuk dira. Baina "separación de bienes",
> ulertzen dudanez, ez da ekintza bat, egoera bat baizik: ezkontideen
> ondasunek bereizita irautearen egoera.
>
> Horrenbestez, niri itzulpen egokia "bereiztasun"en ildokoren bat
> bururatzen zait, askatua egotearen egoera "askatasuna" den bezalaxe.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gomendatzen du *bereiztasun *ez, baizik eta *berezitasun
> *erabiltzea... baina, noski, horretaz bestelako esanahi bati buruz ari
> gara hemen.
>
> Zer iruditzen zaizue, beraz, "ondasun-bereiztasun"?
>
> Esker mila aldez aurretik.
>
> Xabier Aristegieta
>


-- 
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

-- 
* <https://www.elhuyar.eus/>*



-- 
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO 
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA.  DBEO eta PRIBATUTASUN-POLITIKA 
<https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220921/e3f76f6d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago