[itzul] Testu feministen itzulpengintzari buruzko solasaldi bat

Lierni Garmendia liernigarmendia a bildua gmail.com
Ast, Ots 16, 12:38:16, CET 2023


Itxura ezin ederragoa dauka solasaldiak!

Eskerrik asko antolatzeagatik eta, *escombrant cap a casa*, *streaming*
bidez jarraitzeko aukera emateagatik! Kataluniaren alabatzako honek asko
eskertzen dizue ;-)

Ondo-ondo segi eta laster arte!

Lierni :-)

El jue, 16 feb 2023 a las 11:26, EIZIE Elkartea (<eizie a bildua eizie.eus>)
escribió:

> Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?
> <https://eizie.eus/eu/jarduerak/solasaldiak/testu-feministen-itzulpengintza-borrokarako-beste-tresna-bat> solasaldia
> antolatu du EIZIEk.
>
> Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara,
> eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu
> horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak
> elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola
> eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak,
> batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide
> dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu
> feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?
>
> Parte-hartzaileak: *Amaia Astobiza, Ana Morales *eta* Danele Sarriugarte*.
>
> Eguna: 2012ko *martxoak 9*
> Ordua: 18:00 - 19:30
> Lekua: Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera, *Donostia*.
>
> *Streaming* bidez ere jarraitu ahal izango da (aurrerago jarriko dugu
> esteka webgunean).
>
> -----
> EIZIE - Idazkaritza
> eizie a bildua eizie.eus
> 943 277 111
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230216/0c23f097/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago