[itzul] nola euskaratuko zenukete "lingüistica de la comunicación"

Aitor Salaberria trslbrr a bildua gmail.com
Al, Ots 12, 13:31:05, CET 2024


Kaixo,


Nik ere uste dut baliokideak direla. Kasu honetan, arloari buruz ari da: 
hizkuntzalaritza/linguistika, biak hiztegietan daude. Erabilerari 
dagokionez, mamitsuagoa da. Euskaltermek bi formak hartzen ditu kontuan, 
eta hitz elkarteetan gehiago ikusten da "hizkuntza-", "linguistikoa" 
baino, halere, hau ez da kasu hori, "komunikazioaren 
hizkuntzalaritza/linguistika" esaten baitu, hau da, "arloa"; 
"hizkuntzalaritza/linguistika", ez "linguistikoa", eta halako 
erreferentzietan Euskaltermen "hizkuntzalaritza" gainentzen da.

Lankideak arrazoi nahikoa izango du ondorio horretara iristeko, agian 
hala deitzen baitzaio. Nik, behintzat, "komunikazioaren 
hizkuntzalaritza" ondo dagoela uste dut.

Euskalterm: 
https://www.ivap.euskadi.eus/z16-a5app3/eu/ac36aEuskaltermWar/publiko/sortuTxostenaZerrenda/ling%C3%BC%C3%ADstica--non-du--hizk-ES--ter-on/0?R01HNoPortal=true


Izan ongi,

Aitor

El 12/2/24 a las 12:21, ainara maya escribió:
> (..) Adentrarse en la lingüistica de la comunicación y particularmente 
> en los enfoques comunicativos, analizando sus claves, su diseño y sus 
> recursos esenciales transferibles a la actividad docente de los 
> participantes en el curso.
>
> nik neronek "Komunikazioaren hizkuntzalaritza" gisa itzuliko nuke, 
> baina lankide batek "komunikazioaren linguistika" proposatu dit, 
> bestea gaizki dagoelakoan... baina nik uste nuen baliokideak zirela bi 
> terminoak...
>
> zuen iritzi profesionala nahiko nuke...
> Eskerrik asko
> Ainara
>
> -- 
> /*AINARA MAIA URROZ*/
> /*Bidasoa portzelanak 6, 4. B
> */
> /*20303 Irun, Gipuzkoa*/
> /*Basque Country*/
> /*Tel.: 0034 655742924*/
> /*
> */
> /*
> */
> /*
> */
> /*
> */
> /*Edonora noala ere, bihotz osoz noa. Gizon batek emakume bat maite 
> duelarik, dena egiten du beragatik; emakume batek gizon bat maite 
> duelarik, beti itxarongo du gizona emakumeak...*/
> /*Dena eman behar zaio aske den maitasunari*/
>
> /*"Xorino kantharia" olerkari ameslaria*/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240212/674cb8a3/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago