ER: [itzul] Honduras, Paris

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Abu 3, 11:51:19, CEST 2004


"Paris"en kasua berezi samarra duk, Gotzon, "Parise" eta are "Parisa" ere
erabili izan direlako absolutiboan.

Bestela, nahikoa nahasia duk kontua, eta ez zagok araurik (biak onartuak
ditik Euskaltzaindiak, ustez, eta berdin inesiboan -(e)RA / -(r)A)).

Inesiboan, uste diat toponimoaren familiartasunak ezartzen duela muga, hots,
zenbat eta ezezagunagoa edo exotikoagoa toponimoa, orduan eta nekezago
jotzen dela molde laburrera (hartarako joera duen hizkeran ere):

Iruna / ?Miramona / Sudana??

Itxura denez, -e- gabeko moldea errazago baliatzen duk NONGO kasuan,
gardenagoa delako edo, halako muga esturik gabe:

Irungo / Miramongo / Japongo

Ez zakiat batere mugarik gabe erabil daitekeeen, baina egingo nuke askok
zalantza egingo lukeela zenbait kasuren aurrean:

Vietnamgo? / Auschwi(t)zko?? (=Zarauzko)

Erabat eusten, bada, zaila izango duk beharbada, baina "Hondurasko"
behintzat arazorik gabea duk, nik uste.

(Erabateko koherentziak, bestalde, teorian behintzat, NONGOetan -e- gabeko
formak erabiltzen dituenak NORAetan ere hala jokatzea eskatuko likek, baina
ez zirudik hori denik erabilera erreala. Bazakiagu, noski, hizkuntza,
bizitza bezala, ez dela hizkuntzalaritza bezain estua koherentzia formalari
dagokionez).

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: Asteartea, 2004.eko abuztuak 3 10:30
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] Honduras, Paris


Zer hobeto, «Honduraseko» ala «Hondurasko? Lizardik «Parisko txolarrea»
idatzi zuelako nahiago dugu «Parisko», «Pariseko» (Etxahun zaharra,
«Pariseko bizitzia...») baino? Eta beraz «Hondurasko», «Honduraseko» baino?

Goggle-n argi samar ageri da -e- gabekoen aldeko joera:

Hondurasko: 66
Honduraseko: 39

Parisko: 777
Pariseko: 693

Gasteizko: 11.500
Gasteizeko: 373

Beraz, «Hondurasko»?

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago