ER: [itzul] Erretzea debekatuta
ITZULTZAILEA (EUSKARA)
euskara a bildua bergara.net
Ost, Abu 4, 09:10:07, CEST 2004
Egun on,
zure zerrendatik, 3. iruditzen zait egokiena, baina ez dut uste "gela" jarri beharrik dagoenik, nere ustez "hemen" esan nahi du-eta (kartela bertan egotearekin, "hemen" ulertzen da).
Beraz:
Debekatuta dago erretzea
edo, are zuzenago (eta zakarrago)
Ezin da erre
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: miércoles, 04 de agosto de 2004 8:55
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] Erretzea debekatuta
Esaldia halaxe da ingelesez, gelako atean ipintzeko:
Smoking is not permitted in the room
Euskaraz, batekin aski ez, eta bost aukeratan banatu zait zalantza:
1 - Gelan erretzea debekatuta dago
2 - Gelan debekatuta dago erretzea
3 - Debekatuta dago gelan erretzea
4 - Debekatuta dago erretzea gelan
5 - Erretzea debekatuta dago gelan
Zeinen alde egiten duzue?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago