[itzul] Re: Erretzea debekatuta
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Abu 4, 12:55:41, CEST 2004
Nahikoa zer den edo ez gauza bat da, baita nahiago zer dugun ere baina Ezin: Aditz baten eskuinean edo ezkerrean, honek aipatzen duena ez dela gertatzen edo egiten ahal adierazten du, eta Ahal izan: beste aditz baten ondoan, honek aipatzen duena gertatzeko edo egiteko eragozpenik edo ezintasunik ez dagoela adierazten du. (Sarasola). Hortaz....
----- Original Message -----
From: Ritxi Lizartza
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Wednesday, August 04, 2004 12:17 PM
Subject: [itzul] Re: Erretzea debekatuta
Egun on
Lehenik eta behin jakin nahi nuke zertarako den esaldi hori, kartel batean jartzeko edo testu baten barruko hariari jarraiki itzuli beharrekoa. Pareta batean jartzeko bada, "Ez erre, mesedez" nahikoa iruditzen zait, debekua eta agindua alde batera utzita. Era berean, "ezin" erabiltzearen aurkakoa naiz, argi eta garbi baitago, hori ez dela arazoa. Edozein modutara, modu laburrak eta ahal dela laguntzailerik gabeak aukeratuko nituzke. Baita patio eta portxeeetan debekatu nahi diren kirol praktiken kasuan ere. Nahiago proposamena debekua baino.
Ritxi
Smoking is not permitted in the room
Euskaraz, batekin aski ez, eta bost aukeratan banatu zait zalantza:
1 - Gelan erretzea debekatuta dago
2 - Gelan debekatuta dago erretzea
3 - Debekatuta dago gelan erretzea
4 - Debekatuta dago erretzea gelan
5 - Erretzea debekatuta dago gelan
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040804/02ea60f9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago