[itzul] Re: Erretzea debekatuta (txema)

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Ast, Abu 5, 15:03:41, CEST 2004


On 5 Aug 2004 at 13:02, txema wrote:
Jode, zenbat buelta!!
Kartela jarri duenaren helburua zera da, inork gekla horretan (tabakorik) ez 
erretzea, eta horretarako debekatu du gela horretan erretzea, eta gela 
horretan erretzea debekatua dago. Eta kitto. Eta "gelan erretzea 
debekatuta dago".
Trafiko seinale bat ere jar liteke, zigarroa gurutzaturik eta... badakizue, 
hitzik gabe, labur-labur, ezinago labur, baina ez dakit, bada, hori Euskaraz 
jartzea den...

> 
> Ba, zuk esan bezala, gauzak bere onetik atera gabe, kartel batean
> "Ezin da hau, hori edo bestea" ikusteak interpretazio bakarra uzten
> du, nire iritziz; ezin dela, eta kitto. Beste gauza bat zer den
> egokiago,edo esateko modua,eta abar, eta horretan bete-betean ados
> nago mezuaren amaieran adierazten duzunarekin. Eta hori guztia,
> kartela jartzen duenak atzetik ze burutazio duen jakin gabe, nondik
> norakoak ezagutu gabe, alegia; ze, demagun, ordura arte ez erretzeko
> oharren bat jarri izanagatik ere jendeak erretzen jarraitu duen toki
> batean jartzen duela kartel borobilago bat hartarako eskumena duenak;
> ez litzateke harritzekoa kasu horretan ezin da edo debekatua dago
> erabiltzea nahiago izatea mesedez formula baino. Adibidez. Eta hori
> horrela, nik nahigo ditut mesedez eta antzeko formulak erabiltzen
> dituztenak, zibilizatu eta normalagoak eta besteak bezaian (ez)
> eraginkorrak iruditzen zaikidalako. Kontua da, ezin aditzaren
> esanahiari buruz ikuspuntu desberdinak ditugula zuk eta biok. Besterik
> gabe. Ondo izan. Txema Yarza
>     ----- Original Message ----- 
> From: Ritxi Lizartza 
> To: itzul a bildua postaria.com 
> Sent: Thursday, August 05, 2004 12:37 PM
> Subject: [itzul] Re: Erretzea debekatuta (txema)
> 
> Hortaz, mezua irakurtzen duenak ez dauka zertan jakin beharrik zein
> den mezua jarri duenaren asmoa: debekatuta dagoela,eragozpena dagoela,
> ez dela gertatzen edo egiten ahal, edo ezintasuna dagoela, eta beraz,
> modu librean, bere interpretazioa egiten du. Eta beharbada mezuak
> jartzeko moduek ez dute beti erakusten zein den jartzailearen asmoa
> eta aldartea ("Kontuz! Hemen euskaldunak gaituk!" famatua, adibidez),
> eta, hortaz, irakurtzen duenak bere interpretazioa egiten du. Librea,
> esan bezala. Eta beharbada eraso moduan har dezake, edo agindu moduan
> beharbada. Gauzak bere onetik atera gabe, ez dut uste erantzun guztiak
> hiztegian bilatu behar direnik, Sarasolaren proposamenak hitzen
> esanahiaren aldetik duelako balioa, ez hainbeste komunikazioarenetik.
> Eta gauzak esan eta jartzeko moduak adierazten du zein eratako
> harremanak eduki nahi ditugun inguruan ditugunekin. Ritxi
> 
> 
> Message: 2
> Date: Wed, 4 Aug 2004 12:55:41 +0200
> From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
> Subject: Re: [itzul] Re: Erretzea debekatuta
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <007d01c47a11$9609bdb0$0d01a8c0 a bildua PC5>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-15"
> 
> Nahikoa zer den edo ez gauza bat da, baita nahiago zer dugun ere baina
> Ezin: Aditz baten eskuinean edo ezkerrean, honek aipatzen duena ez
> dela gertatzen edo egiten ahal adierazten du, eta Ahal izan: beste
> aditz baten ondoan, honek aipatzen duena gertatzeko edo egiteko
> eragozpenik edo ezintasunik ez dagoela adierazten du. (Sarasola).
> Hortaz....
>  ----- Original Message ----- 
>  From: Ritxi Lizartza 
>  To: itzul a bildua postaria.com 
>  Sent: Wednesday, August 04, 2004 12:17 PM
>  Subject: [itzul] Re: Erretzea debekatuta
> 
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago