[itzul] itzulpen unitatea
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Abu 5, 15:42:42, CEST 2004
Erretzeko debekuaren harira, gogoeta txiki bat.
Aspaldiko susmoa da euskaraz oraindino ere itzulpen unitatea testu
hitzarekin identifikatzen dugula.
Orain dela gutxi, kartel hau ikusi nuen obretan zegoen denda baten
atean: HURRENGO IREKIERA.
Itzultzailea -agerian dago- ez da jabetu <<próxima>> adjektiboak zer
esan nahi duen, baina hori bezain larria da (edo larriagoa) hitza hartu
duela itzulpen unitatetzat, eta ez kartela bera.
Ondo jokatu izan balu, <<laster irekiko dugu>> edo <<laster zuekin>>
edo beste zerbait otuko zitzaion.
"Otu" esan dut, nik dakidala <<próxima apertura>> ez baita
euskarazko bertsioan sarri ikusten den kartela.
Erretzeko debekua duen kartela, ostera, bai, mila bider ikusi dugu
denok. Hor ez dugu zertan asmatzen ibili.
EZ ERRE
EZ ERRE, MESEDEZ (adeitsuagoa)
Gainera, Ritxik lehen mezuan esan zuen bezala, debekua txertatuta
doan testuak eskatua ez bada, alegia, esaldi hori kartel soil bat bada, nik
gela aipatu ere ez nuke egingo.
EZ ERRE GELA HONETAN
Kartel hori irakurriz gero, zelan interpretatu behar dugu? Alboko
gelara joan behar dugula erretzera?
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago