[itzul] itzulpen unitatea

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Abu 6, 08:59:26, CEST 2004


> >  Kartel hori irakurriz gero, zelan interpretatu behar dugu? Alboko
> > gelara joan behar dugula erretzera?
> Tira, zure asmo finkoa erretzea bada, dudarik gabe, alboko gelara
(kartelik
> ez badu behintzat) edo pasabidean bertan. Baina, hobe erretzeari betiko
> uztea...
Bai, baina pasabidean (edo egongelan) zaudela, aretorako edo gelarako
sarreran dagoen kartelan EZ ERRE (mesedez) jartzen badu, zergatik
interpretatu behar da debekua gelarako edo aretorako soilik dela, eta ez
eraikin osorako? Bueltak ematen hasita...Zuk diozunarekin erabat erabat
ados, Mikel, hobe erretzeari uztea...
----- Original Message -----
From: <mikelhb a bildua teleline.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, August 05, 2004 10:23 PM
Subject: Re: [itzul] itzulpen unitatea


> On 5 Aug 2004 at 15:42, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>
> >  Erretzeko debekuaren harira, gogoeta txiki bat.
> >
> >  Aspaldiko susmoa da euskaraz oraindino ere itzulpen unitatea testu
> > hitzarekin identifikatzen dugula.
> >
> >  Erretzeko debekua duen kartela, ostera, bai, mila bider ikusi dugu
> > denok. Hor ez dugu zertan asmatzen ibili.
> >
> >  EZ ERRE
> >  EZ ERRE, MESEDEZ (adeitsuagoa)
>
> Bai, baina, neronek sarritan esan izan diot hainbat laguni ez erretzeko:
"Ez
> erre" eta ez didate kasu handirik egin. Formula laburrago ezinak ez du
> debekurik, ez tokiren aipamenik, ez ezer. Zenbait kasutan gela aipatzea
> beharrezko gerta daiteke, halako makineria edo traste erregai
dagoelarik...
>
> Esaldiaren egileak beste hamaika formula hauta zezakeen: "Don't smoke",
> "You needn't smoke", "Smoking is bad", baina hautatu zuena hautatu
> zuen, eta itzultzaileak "ez du eskubide handirik" egileak hautatu duena
> bere gisa eraldatzeko
> >
> >  Gainera, Ritxik lehen mezuan esan zuen bezala, debekua txertatuta
> > doan testuak eskatua ez bada, alegia, esaldi hori kartel soil bat
> > bada, nik gela aipatu ere ez nuke egingo.
> >
> >  EZ ERRE GELA HONETAN
> >
> >  Kartel hori irakurriz gero, zelan interpretatu behar dugu? Alboko
> > gelara joan behar dugula erretzera?
> Tira, zure asmo finkoa erretzea bada, dudarik gabe, alboko gelara
(kartelik
> ez badu behintzat) edo pasabidean bertan. Baina, hobe erretzeari betiko
> uztea...
>
> Mikel Haranburu
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago