[itzul] itzulpen unitatea
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Ast, Abu 5, 22:23:18, CEST 2004
On 5 Aug 2004 at 15:42, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
> Erretzeko debekuaren harira, gogoeta txiki bat.
>
> Aspaldiko susmoa da euskaraz oraindino ere itzulpen unitatea testu
> hitzarekin identifikatzen dugula.
>
> Erretzeko debekua duen kartela, ostera, bai, mila bider ikusi dugu
> denok. Hor ez dugu zertan asmatzen ibili.
>
> EZ ERRE
> EZ ERRE, MESEDEZ (adeitsuagoa)
Bai, baina, neronek sarritan esan izan diot hainbat laguni ez erretzeko: "Ez
erre" eta ez didate kasu handirik egin. Formula laburrago ezinak ez du
debekurik, ez tokiren aipamenik, ez ezer. Zenbait kasutan gela aipatzea
beharrezko gerta daiteke, halako makineria edo traste erregai dagoelarik...
Esaldiaren egileak beste hamaika formula hauta zezakeen: "Don't smoke",
"You needn't smoke", "Smoking is bad", baina hautatu zuena hautatu
zuen, eta itzultzaileak "ez du eskubide handirik" egileak hautatu duena
bere gisa eraldatzeko
>
> Gainera, Ritxik lehen mezuan esan zuen bezala, debekua txertatuta
> doan testuak eskatua ez bada, alegia, esaldi hori kartel soil bat
> bada, nik gela aipatu ere ez nuke egingo.
>
> EZ ERRE GELA HONETAN
>
> Kartel hori irakurriz gero, zelan interpretatu behar dugu? Alboko
> gelara joan behar dugula erretzera?
Tira, zure asmo finkoa erretzea bada, dudarik gabe, alboko gelara (kartelik
ez badu behintzat) edo pasabidean bertan. Baina, hobe erretzeari betiko
uztea...
Mikel Haranburu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago