ER: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Al, Abu 9, 11:17:22, CEST 2004






Aukera ederra izan dugu _prohibición_ delakoa atzera ere konturatzeko
horrelako kontuetan ere (ezin bestela jazo!) euskalkiek eta tradizioek
horrelako ere indar handia dutela.  Ez da harrigarria, baina, euskal
"biblietan" Jainkoak batzuei gauzak debekatzen dizkie, beste batzeui,
ordea, galarazten/galazoten/galarazoten... .

- Ezin jan leike (lezake) aragirik (ogeta bat urtera eldu ez-arren)'
<eragotziriko egunetan> (B) > Adibide honetan, aukera biak daude

- <Egun debekuetan> haragi jateak' eztu berenaz lohitzen arima. (L)

- Zigarroa ta kafea galazita... <zeren pozean bizi?> (G)


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago