ER: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Abu 9, 10:49:36, CEST 2004
Aipamenez:
Egoki deritzot erabaki duzuenari. Ingelesezkoaren baliokiderik hurbilenaz
ari nintzen, ez pragamatikoki egokienaz.
Eufemismo-zaleei ez zaie gustatuko debekuarekin abiatzea esaldia, baina,
horixe baita --debeku, alegia--, hobe hasieratik garbi uztea. Bide batez,
joskera horretan, ez dago halako alderik "Debekatuta dago..." eta "Debeku
da..." moldeen artean. Bestean, berriz, bazen, galdegai-zalantzatxoa uzten
baitzuen luzeak:
Erretzea DEBEKATUTA dago gelan / ERRETZEA debekatuta dago gelan (=Erretzea
dago debekatuta gelan)
Erretzea DEBEKU da (vs ERRETZEA da debeku)
Beste kontu bat da "gelan" horrena. Nik neuk pentsatu nuen "aretoan" ere
izan zitekeela, baina orain, testuingurua argituta, "etxe barruan" bururatu
zait: beranduegi noski.
Tira: sutik ateratzen da kea, baina ketik antzeman ohi zaio suari.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: Astelehena, 2004.eko abuztuak 9 08:52
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?
>> Smoking is not permitted in the room:
>> 1 - Gelan erretzea debekatuta dago
>> 2 - Gelan debekatuta dago erretzea
>> 3 - Debekatuta dago gelan erretzea
>> 4 - Debekatuta dago erretzea gelan
>> 5 - Erretzea debekatuta dago gelan
Juan Garziak:
> Lehenengo eta behin, ingelesezko jatorrizkoak ez dio, ez zuzenean eta ez
> zeharka, "smoking in the room", baizik eta "permitted in the room".
> Bestalde, mintzagaia (eta arretagune lehenetsia) "smoking" da, eta
hasierako
> posizio hori gordetzea litzateke leialena, itzulpenik hurbilenean.
>
> Beraz, 5) aukera nagusituko litzateke
Neronek piztu nuen sua, edo zigarreta, edo zigarro purua, edo dena
delakoa, baina ez nuen uste halako kerik sortu behar zuenik...
Lehenik, argitu beharko dut eztabaida aski lerratu duen kontuak nola
diren: «Smoking is not permitted in the room» ez da gela barruan
(soilik) jartzekoa, baizik gazte aterpetxean (gazte aterpetxe bateko
kontuak baitira) barrena. Debekua ez da, gainera, erretzearen gainekoa
bakarrik: badira beste debeku batzuk (jan-edanaren ingurukoak), baita
egin beharrekoak ere (garbitasunaz, ordutegiaz eta abar). Beraz, ez da
aski «Ez erre» ipintzea gela barruetan, auzia, izan ere, horixe baita;
gelatan erretzearen gaineko debekua dago, baina ez aterpetxe osoan.
Bigarrenik, bat nator Juan Garziak eta bestek esan dutenarekin, «ezina»
dela eta. Debekua arauari dagokio, ezina ahal fisikoari.Erre
daitekeelako (eta, ziurrenik, erre egiten dutelako) hain zuzen ere
debekatu nahi dute jokabide hori.
Hirugarrenik, Juan Garziak arrazoi izango du, ziurrenik, esaten duenean
5. aukera («Erretzea debekatuta dago gelan») dela egokiena. Alabaina,
arestian eman ditudan xehetasunen argitara, debekuzko kontuak
«Debekatuta dago gelan...» ematea erabaki genuen, hain zuzen debekuaren
nabarmena azpimarratze aldera.
(Erretzea debeku ez zen garaietan, gaztelera handirik jakin gabe,
erretzailez jositako tabernara sartuta, besteak esan zuen modura: «Qué ke!».
Eju, eju...)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago