ER: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Al, Abu 9, 12:16:42, CEST 2004






> Egoki deritzot erabaki duzuenari. Ingelesezkoaren baliokiderik hurbilenaz
ari nintzen, ez pragamatikoki egokienaz.

Estimatzen zaizu argibidea, Juan; izan ere, zure aurreko mezua irakurrita,
Gotzonek bakarrik ez, neronek ere  (eta agian besteren bat edo bestek gauza
bera) ulertua nuen  5. aukera hori hobeste zenuela, eta hobetsi errotulu
jakin horretarako (nahiz eta esaldiari, dotorezia-edo handixeagoa emateko,
ukitutxoren bat emango zenion); abisatuta, hori bai,   pragmatika dela eta,
beste formula laburrago eta estandarrago horiek  aukera hobea izan
daitezkeela, baina  inoizko kasuren batean, beste kasuren batean, alegia.
Hauxe da okerbidera eraman ninduen paragrafoa; konkretuki, neronek letra
larriz jarri ditudan hitzak:

> "Beraz, 5) AUKERA nagusituko litzateke, formularik estandarrenetik
urruntxo
baina, ustez, EGOKI KASU HORRETAN, JATORRIZKOA ERE BEREZIA BAITA.
PRAGMATIKOKI, hala ere, BESTE FORMULA laburrago eta estandarrago HORIEK
izan
daitezke aukera hobea INOIZ".

Izan ongi.

Joserra Beloki



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago