[itzul] Erretzea debekatuta

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Abu 6, 11:18:31, CEST 2004


Eta behin begiratzen hasita, gaingiroki bada ere, zuk (Gotzonek) duzun
zalantzaren kasurik antzekoena-edo honako hau da (agian lehendik ere ikusiko
zenuen, Euskaltermen baitator):

      [29/24] Hiztegi Terminologikoa
      Sailkapena: Administrazioa | Justizi Administrazioa | Errotuluak
      eu  EZIN DA ERRE ARTXIBOAN (J)
      es  PROHIBIDO FUMAR EN EL ARCHIVO (E.J. Justizia Saila. Errotulua)


Esan bezala, aukeran nahiago nuke Ez erre artxiboan, mesedez, baina horrela
dago jasota.

----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, August 04, 2004 8:55 AM
Subject: [itzul] Erretzea debekatuta


Esaldia halaxe da ingelesez, gelako atean ipintzeko:

Smoking is not permitted in the room

Euskaraz, batekin aski ez, eta bost aukeratan banatu zait zalantza:

1 - Gelan erretzea debekatuta dago
2 - Gelan debekatuta dago erretzea
3 - Debekatuta dago gelan erretzea
4 - Debekatuta dago erretzea gelan
5 - Erretzea debekatuta dago gelan

Zeinen alde egiten duzue?

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago