[itzul] CIS
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ost, Abu 18, 13:33:38, CEST 2004
Euskaltermen ez dut hain zuzen 'Centro de Inserción
Socio-Laboral' aurkitu baina bai 'inserción social' eta 'inserción laboral'
Inserción social esateko, nagusiki, 'gizarteratze' erabiltzen da
han; 'Inserción laboral' esateko, ordea, aukera gehiago agertzen dira:
lanean-txertatze; lan-munduratze, eta laneratze. Dena dela, nik uste,
'laneratze' nagusitzen dela (edo agian nire gustukoena denez, hori da niri
iruditu zaidana. Erraza duzu konprobatzea). Beraz, nik honako proposamena
luzatzen dizut: 'Gizarteratze eta Laneratze Gunea.'
Ziurrenik izen ofizialik badago, 'gunea' baino 'zentroa'
agertuko da, baina nire ustez 'zentroa' ez da oso zuzena -edo berriro ere,
nik ez dut hain gustuko- eta nahiago dut Agustinek bezala 'gunea' erabili.
Ondo izan. Zelai
-----Mensaje original-----
De: Itzuliz [mailto:itzuliz a bildua euskalnet.net]
Enviado el: miércoles, 18 de agosto de 2004 13:20
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] CIS
Kaixo: Centro de inserción Socio Laboral omen da. Ba al dakizue nola eman
euskaraz?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040818/3a402447/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040818/3a402447/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040818/3a402447/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago