[itzul] "Nondik dator?" ala "Nongoa da?"

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Al, Abu 30, 08:24:56, CEST 2004






Arrazoi duzu, Chris, berez galdera zuk esaten duzun modura egingo
litzateke, eta, zuk adierazi duzun testuinguruan, nik horrela egingo nuke.

Baina ez da arraroa irratiko esatariren bati honelako zerbait entzutea:
"... orain 'Preferisco cosi' entzungo dugu; abesti hau Italiatik datorkigu,
Andrea Piazzaren eskutik (ahotik)..., eta...

Gauzak esateko modu metaforiko bat da...

Balioko zaizulakoan,  izan ongi...

Joserra Beloki




                                                                                                               
                      csearles a bildua t-online.d                                                                      
                      e (Chris Searles)        Para:     ItzuL <itzul a bildua postaria.com>                            
                      Enviado por:             cc:                                                             
                      itzul-bounces a bildua posta      Asunto:   [itzul] "Nondik dator?" ala "Nongoa da?"              
                      ria.com                                                                                  
                                                                                                               
                                                                                                               
                      28/08/04 16.38                                                                           
                      Por favor, responda                                                                      
                      a ItzuL                                                                                  
                                                                                                               





EITB Sat ikusten ari nintzenean, hau entzun nuen: Kantu bat entzuten
zen eta aurkezleak galdetu zion jendeari "Nondik dator? Euskaditik edo
Frantziatik?". Orain nik nire buruari galdetzen diot: Zein da hobea
esatea, "nondik dator" ala "nongoa da"? (Nire ustez, "nondik dator"
esaten dugu, lagun bat toki batetik beste toki batera momentu honetan
datorrela esan nahi dugunean.)

 Chris Searles



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago