[itzul] Karabi-karaba

Errea Cleix Inma i.errea a bildua ayto-pamplona.es
Al, Abu 30, 13:02:49, CEST 2004


Epa, Fernando,  ea hauek baliagarri dituzun:
- Aspaldi-aspaldi, Adarra elkarteak "En busca del juego perdido" argitaratu zuen. Han gaztelanizko eta euskarazko jolasak bildu zituzten, gehienak gaztelaniaz, baina euskaraz ere baziren. Ez naiz oroitzen hartan 'karabi-karaba' hori zegoen...
-Urtxintxa elkarteak (aisia) badauka CD bat euskarazko jolasekin. Haiek agian jakinen dute zerbait. Horra helbidea:
http://urtxintxa.org/eus/
-Uste dut (eta badakizu zer esaten den usteei buruz...) Eusko Ikaskuntzak ere atera zuela euskal jolasei buruzko liburu-ikerketaren  bat. Erreferentzia erabat lausoa da hau, ez dakit noizkoa den ezta haren izena, baina agian norbaiti piztuko zaio beste argitxoren bat...

Esperientzia pertsonala: bai nik  bai Patxi lankideak "un dos tres karabi karaba que miro ya" esaten genuen, hark, Otxagin, eta nik, Zilbetin...
ongi bizi,
inma errea


> -----Mensaje original-----
> De: Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)
> [mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es]
> Enviado el: lunes, 30 de agosto de 2004 12:08
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Karabi-karaba
> 
> 
> 
> Egun on, itzulist-eko lagunok.
> 
> 	Testu batean italierazko "ai passi" jokoa euskaratu 
> behar dut. Pixka bat ikertuta, gaztelaniaz "el escondite 
> inglés" izenekoa da, gurean "carabi-caraba" deitzen zena. 
> Jokoa (josteta?) zera da: bat paretaren kontra jartzen da, 
> eta gainerako lagunak atzean ditu, handik metro batzuetara. 
> "Amak" "carabi-caraba que miro ya" esan eta segituan jiratzen 
> da, eta inor mugitzen ikusi badu, atzera bidaltzen du berriz. 
> Atzeko lagunek pausoak ematen saiatzen dira aurreraka, amak 
> ikusi gabe, paretara ailegatu arte.
> 	Hona nire galdera. Ba al du horrek tradiziorik herri 
> euskaldunetan? Jostatu zarete inoiz? Zer izen du?
> 	Gure alabak, eta eskoaleko lagunek, gaur egun 
> "karabi-karaba, begiratzeko noa!" esaten du, baina ez dakit 
> oraintsuko itzulpen berri-berria den, Txantreako eskolan 
> inork euskaratua den edo hedatuago dagoen.
> 	Eskertuko nuke zuren iritzia.
> 	Gero arte.
> 	Fernando Rey.
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago