[itzul] Karabi-karaba

Kudeaketa kudeaketa a bildua hori-hori.com
Al, Abu 30, 13:01:35, CEST 2004


Guk Bermeon "bapiruke ibili" esaten genion joko horri, zeren, kontatu
ondoren, "bat-bi-hiru!!!" esaten baikenuen.

____________________________________________________________________________
________

----- Original Message ----- 
From: "Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)"
<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, August 30, 2004 12:07 PM
Subject: [itzul] Karabi-karaba



Egun on, itzulist-eko lagunok.

Testu batean italierazko "ai passi" jokoa euskaratu behar dut. Pixka bat
ikertuta, gaztelaniaz "el escondite inglés" izenekoa da, gurean
"carabi-caraba" deitzen zena. Jokoa (josteta?) zera da: bat paretaren kontra
jartzen da, eta gainerako lagunak atzean ditu, handik metro batzuetara.
"Amak" "carabi-caraba que miro ya" esan eta segituan jiratzen da, eta inor
mugitzen ikusi badu, atzera bidaltzen du berriz. Atzeko lagunek pausoak
ematen saiatzen dira aurreraka, amak ikusi gabe, paretara ailegatu arte.
Hona nire galdera. Ba al du horrek tradiziorik herri euskaldunetan? Jostatu
zarete inoiz? Zer izen du?
Gure alabak, eta eskoaleko lagunek, gaur egun "karabi-karaba, begiratzeko
noa!" esaten du, baina ez dakit oraintsuko itzulpen berri-berria den,
Txantreako eskolan inork euskaratua den edo hedatuago dagoen.
Eskertuko nuke zuren iritzia.
Gero arte.
Fernando Rey.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago