[itzul] Herrialde garatuak eta

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ost, Abe 1, 09:28:31, CET 2004


Aurrenik eta bat esan dezadan ez dakidala kontzeptu horien ordain finkaturik
dagoen. Baina batzuetan komeni da hitzen oskolaz, adierazleaz, harago
joatea, eta muinari, adieraziari, erreparatzea.

"Azpigarapen" terminoa 1939an hasi zen erabiltzen AEBn, hegoaldeko estatuen
ekonomiaren atzerapenaz jardutean. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, herrialde
pobreei, oro har, "azpigaratu" izenondoa eransten hasi zitzaien. "Garabidean
dauden herrialdeak" esamoldea 1960ko hamarkadan agertu zen. Biek ala biek
egoera behin-behinekoa dela adierazten dute. Zeuk ekarritakoak ere, Xabier,
eufemismo hutsak dira. Izan ere, kontzeptu batzuk, erabiliaren erabiliaz
maiztuta, aldiro aldatzen dira azalez, mamiz mudatu ez arren
(kapitalismoa/neoliberalismoa...).

"Hirugarren Mundua", berriz, egokiagoa iruditzen zait (A. Sauvy-k lehenengoz
baliatu zuen, 1952an), ekonomistek "ekonomia garatueneko herrialdeak" eta
"ekonomia ez hain garatuko herrialdeak" kontzeptuen premia aldarrikatu.
Hara, azkenean, probetxuzko proposamen bi mezuan.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago