RE: [itzul] cochecito de capota y silleta (de niņo)
GOIKOETXEA, IRATXE
goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Or, Abe 3, 09:31:11, CET 2004
Ez dira txikikeriak. ETBn ere makinatxo bat buruko min ematen digute halako
berba "normalek", publizitatean sarri agertzen dira eta. Zuk galdetutakoak
honela esaten ditugu:
coche de capota: kapota-kotxe
silleta, silla: silla
Zerrendatxo bat aterako dugu 'Bikoizketa elkarlakean' saileko hurrengo
artikuluan. Erabili.com-en laster.
-----Mensaje original-----
De: Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)
[mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 11:39
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] cochecito de capota y silleta (de niņo)
Kaixo, lagunok:
Txikikeriak dira, baina ezin erabakiz gabiltza nola jarri bi hitz horiek
testu batean.
Hiztegiek ez dute deus esaten. Edo ez gustuko soluziorik behintzat. Esan,
gehienok, "kotxea" eta "silleta" egiten dugu. Hemen gure lankide batek,
Juantxo Zigandak, karroxa aditu duela esan digu (kotxea esateko).
Soluziorik?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago