Re: [itzul] "Los seń ores de la guerra" eta warlords
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Abe 3, 10:24:33, CET 2004
Egun on:
bai, hala da, ohar egoki eta zorrotza zurea. Adieraren eremu semantiko osoa
hartuta, profil horretako emakumezkorik izan da, bada eta izango da, noski,
eta ez bide eta mendietan ibiltzen direnak bakarrik, "urbanitak" ere bai.
Markatuegia dela onartuta, beste bide batetik jo beharko litzateke;
gerra-buruzagiak edo zuk aipaturiko gudalburuak, esaterako, egokiak
iruditzen zaizkit; dena den, eragozpen bat ikusten diot horri: horrela
emanda, ejerzito erregular bateko goi-agintariak direla uler daiteke, eta
batzuetan horrela bada ere, sarritan beren ejerzito gutxi-asko handi
propioen buruzagi izaten dira, egoerak egoera gerran dauden ejerzito
erregularrekin erlazionaturikoak, menpekoak edo laguntzaileak direla.
Ez dakit ba, beste iradokizunik baduzu(e)...
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, December 03, 2004 8:27 AM
Subject: Re: [itzul] "Los seń ores de la guerra" eta warlords
>
>
>
>
> "Jauntxoak" ez ote da markatuxeegia gizonezkoen aldera? Mendietan eta
> bideetan emakumezko buruzagi eta gudalburuak ere ibiltzen dira.
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago