[itzul] Antologiarako?

Gerardo Markuleta gmarkuleta a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 8, 12:29:51, CET 2004


Atzoko Berria-n, Bartzelonako Udalaren iragarki bat. Leloa: "Hainbeste ikusteko // Hainbeste gastatzeko" [sic]

Topikoak topiko, ez al da harrigarri Catalunyara hain zuzen ere gastatzera joateko turismo-deia? Inork ikusi al du iragarkia gaztelaniazko (edo katalanezko) bertsioan?

(Egia esan, irudiak garbi adierazten zuen gastronomiaz ari zela, "horrenbeste dastatzeko" jakina)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041208/061cd4c7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago