[itzul] Hilo bala, eta Itzulisten bilaketak egiteko moduei buruz.

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Abe 15, 07:49:20, CET 2004


 > Hemen dituzu orain hiru urte kontu horri buruz izan ziren mezuak
 > (Zera... horrelako zenbat txorakeria izango ote ditu gizaki
 > batek gogoan? Yo, por comentarlo...)

Nik baino oroimen zehatzagoa daukazu, Ander. Banuen halako susmo bat, 
inoiz ItzuLen kontu hori azaldua zela, baina axkarregi aritu nintzen bila.

 > Bide batez esan behar dut Itzulist zaharrean bilaketak egiteko modua
 > aspergarri samarra dela (http://groups.yahoo.com/group/itzul/). Izan
 > ere, badakizue, "Search Archive" egin eta hor dauden 19.813 mezuetan ez
 > duenez kolpe batean bilatzen, "Next" eta "Next" egin behar da bilatzen
 > ari zaren mezuetaraino ailegatu arte. Horiek posta zerrenda berrira
 > ekartzeko asmoa bazen, ezta? Hala ere, ba al da aro berriko Itzulisten
 > bilaketak kolpe batez egiteko modurik?

Bai, jakina. ItzuL zaharrean nahiz berrian, dena bat egina baitago, 
batera bila daitezke hitzak hemen:

http://search.gmane.org/search.php?group=gmane.culture.language.basque.itzul

Hor «hilo» bilatu nuen nik, gaizki, eta ez nintzen ohartu amaieran 
zeudela 2001eko maiatzeko mezuak. Bilatu izan banu «hilo bala», berehala 
aurkituko nituen.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago