[itzul] Deportividad y elegancia
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Abe 15, 08:16:37, CET 2004
Egun on; ze automobil den eta testuingurua jakin beharko, baina ez dut uste
zuk aipaturiko esanahi hori duenik (gaztelaniaz, zuk diozun bezala, modu
desegokian adierazita badago ere), baizik eta kirol-prestazioak eta
doteretasuna uztartzen dituena automobila dela, edo hala diotela behintzat,
hots, aldi berean bizkorra eta nerbioduna (kirol-automobilen modura), eta
dotorea (hala nola turismo handi klaseko automobilen modura) dela. Horren
susmoa dut, behintzat.
Nola eman beste kontu bat da; aipatu dudanez, "kirol-prestazioak" egitura
balia daiteke agian horretarako, edo antzeko zerbait.
Txema
----- Original Message -----
From: "Josemari Navascués" <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, December 15, 2004 6:25 AM
Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
> Nik ez nuke bururik hautsiko: "kiroltasuna". Erdaraz ere, pentsatuz gero,
> eskas samarra da, ez? Niri behintzat berdin ematen dit belarrira (txarto)
> gaztelaniaz zein euskaraz.
> ----- Original Message -----
> From: "Sergio Azkarate" <xuxen a bildua goiena.com>
> To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, December 14, 2004 5:44 PM
> Subject: [itzul] Deportividad y elegancia
>
>
> > Automobil batez ari bagara, zela adierazi goiko hori?
> >
> >
> > Izan ere, deportividad hori...
> >
> >
> >
> > Sergio
> >
> >
> >
> > GOIENA
> >
> >
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago