[itzul] ni sakona vs. sakoneko nia??????

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Abe 16, 10:12:02, CET 2004


	Beharbada nik txarto ulertu dut dena. Hala bada, bota zakarrontzira
mezu hau.

	Bittor, zuri irakurria dizut hizkuntza 9-12 silabako unitateetan
prozesatzen dugula, eta unitate bakoitza kolpe batean eta osorik ekoitzi /
jaso / ulertu / ... egiten dugula. Nik hala ulertu dut, behintzat, eta nire
burmuinean honelako eskema bat grabatu dut:

	HIZKUNTZA PROZESAMENDUA:
	gizakiaren burumuina	vs.	ordenagailua
						bitez bit - lineala

	Horregatik, nekeza zait ulertzea hiztunak diferentetzat joko
lituzkeela <<sakoneko nia>> eta <<ni sakona>>, ordenamenduagatik beragatik
bakarrik. Edo, ildo beretik jarraituta, <<ekonomi hazkundea>> eta <<hazkunde
ekonomikoa>>. Edo...

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago