[itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?

EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
Al, Abe 20, 09:27:54, CET 2004


Lagunen arteko eztabaida bat argitu nahian, galdera bat egin nahi dut.
EITBk aste honetarako autismoa jasaten dutenen aldeko diru-bilketa iragarri
du. Diru-bilketa iragartzeko erabili duen lema "Autismoak bakartu egiten du.
Eta zeuk" da. 
Nire galdera da ea zuzena ote den galdera horrela egitea, "zeuk" hori
horrela erabilita edo "zuk" soilaz? Non begira dezaket horri buruzko
informazioa?
Ez dezala inork, hala ere, galdera hau kritikatzat hartu, eztabaida batean
sortutako zalantza argitzeko ahalegina baino.
Joserra Egiluz





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago