ER: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Abe 20, 11:09:53, CET 2004
RE: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?Badirudi inor ez
dela ausartzen zuzenean esatera, baina pentsatzen dut askok dugula sentsazio
bera: hiperbizkaikeria hutsa dela, alegia, erabilera hori (bizkaierari kalte
eta euskarari nahaste baino ez dakarkiona). Areago: badirudi afan handia
dutela batzuk valentziarrek katalanerarekiko bezala jokatzeko
bizkaierarekin, desberdintasunak karikaturaraino areagotuz, alegia.
Eskerrak, hala ere, telebistako iragarkietako euskaldun-erdaldunen ahoetan
mejoratzen den...
Beraz: horko "zeuk" hori (eta "zerorrek" balitz ere berdin) euskarazko
tradizio eta erabilera guztiz nagusiaren aurka doa, forma indartu (nire
ustez, hobe "berretu") direlakoak motibatu egin behar baitira (Albertoren
mezuko horretan aipatzen dira kasurik tipikoenak).
Hirugarren pertsonatik kanpo, gainera, ez dago "arrazoi"rik erakuslea eta
izenordain pertsonala bereizteko (erdara imitatuz: "aquél" / "él"); beraz,
"hark ekarri du"ren ordez "berak ekarri du" esatea baino askoz ere erabilera
"desbideratu"agoa da, halako formen alferrikako inflazioan aurrerago egiten
duena (bizkaiera-kutsua eman beharrez, jakina).
Azterteka formalean sartu gabe ere, bada errezeta erraz bat: forma soila
(hura, zu...) erabilita egoki ulertzen bada, hura(xe) erabili, eta gorde
besteok (huraxe/bera, zeuk-zerorrek...) beren zeregin berezietarako. Izan
ere, bestela, beti bereziak erabiltzen baditugu, gero ez dute izango beren
esanahi berezirik (eta, bide batez, forma soilak desagertu egingo dira
zeharo: batzuentzat, antza, "zu" ez da bizkaiera).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alberto Martinez de la
Quadra
Bidalia: Astelehena, 2004.eko abenduak 20 09:54
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?
Beste argibide batzuk hemen:
Eneko Barrutia, Pertsona-izenordainen erabileraren gainean, Mendebalde
kultur elkartearen 1997ko Jardunaldiak.
(http://www.mendebalde.com/antbuspre.asp?Cod=1711&nombre=1711&orden=True)
Alberto Martínez de la Cuadra
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041220/3b93fa5f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago