[itzul] "Remitir"
Joseba Erkizia
jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Abe 22, 09:14:37, CET 2004
Lege eta arauetan, gazteleraz bada esakera bat maiz erabiltzen dena.
Esaterako, adibide honetan:
"Respecto a los actos de gestión tributaria, la norma remite a la normativa
de dicho orden".
Esan nahi du arau horrek, zerga kontuei dagokienez, zergen berariazko
araudia hartzen duela gida edo oinarritzat.
Modu askotara eman izan dugu euskaraz ideia hori, baina gehienetan
perifrasiak erabiliz edo aldagai desberdinak sartuz.
Esakera zehatzik edo "lokuzio" modura funtziona lezakeenik bai?
Mila esker.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago