[itzul] bere buruari/beren buruei

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Abe 22, 11:19:13, CET 2004






> Buru bana baldin bazuten, «... galdetzen zioten beren buruari» izan behar
du, ezta?

Nik uste dut kontua ez dela "buru bana" ote zuten (zeren "beren buruari"
"denona zen buru BAKARRARI" ere izan baitaiteke, ezta?), baizik eta
euskaraz horrela egiten dela esaldi jakin hori.

Esaterako (senar bakoitzak emazte bakoitzari), "Garai hartan senarrek nahi
zutena egiten zioten bereN emazteari?" esango al genuke?

Nik uste, normalagoa da

Garai hartan senarrek nahi zutena egiten zieten beren emazteei (nahiz kasu
honetan ez den mugatzen senar batek emazte bat...) edo

Garai hartan senarrak nahi zuena egiten zion bere emazteari.

Joserra




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago