ER: [itzul] Merezi

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Uzt 2, 10:07:47, CEST 2004


Beranduegi, beharbada, baina hona nire iritzia.

Bat nator azalpenekin, baina, nire ustez, esaldi egokia, naturalena, "merezi
du ahalegina" da, eta ez "ahalegina merezi du". Bestela, galdegai-kutsua
hartzen du "ahalegina" horrek, zentzuaren kontra (edo, okerrago, mintzagai
markatuarena, koma bat balu bezala). Enfasia, garbi dago, "merezi du, bai"
horrek behar du, eta "ahalegina/saiatzea", berriz, erredundate samarra
izanik, aditzaren osteko leku diskretuen hori du egokiena.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Garikoitz Knörr
Bidalia: Asteazkena, 2004.eko ekainak 30 15:10
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Merezi


Guztiz ados Txemarekin. Abiapuntu horrekin, eta kontuan hartuta <<El
esfuerzo merece la pena>>ren atzean <<El esfuerzo [por/para
conseguir/ganar/...] merece la pena>>ren moduko zerbait ezkutatzen dela,
nominatiboaren alde egingo nuke nik hemen:

El esfuerzo merece la pena > Ahalegina merezi du

Hala ere, aukera izanez gero, ahalegina ZERK merezi duen ere adieraziko
nuke:
Horrek/Sariak/Gorbeiara igotzeak/... ahalegina merezi du.

Garikoitz


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: asteazkena, 2004.eko ekainak 30 14:30
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Merezi


	<<El esfuerzo merece la pena>>. Horren ordaina da zalantzan dugun
egitura.

Asier Larrinaga







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago