[itzul] Itzulpen beharrak euskal webgintzan

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Uzt 2, 11:54:43, CEST 2004


Aste honetan Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak (CAT-TKE) zerbitzu 
berria aurkeztu dio munduari, prentsa bidez: Donostian eta inguruetan 
Internet bidez erreserbak egiteko sistema. Tira, badirudi itzulpen 
beharrean daudela...

Joan naiz http://www.Sansebastianreservas.com delakora, bonbo guztiarekin 
baliabide hau prentsan iragarri ondoren. Klikatzen dugu, "Reservas online" 
dioen tokian, era http://www.Reservasguipuzcoa.com domeinura goaz, non, 
ikusten denez, dagoeneko ofizialtasunik ez duen ortografia batekin 
jarraitzen duten. Baina tira, hor ere badago hizkuntza aukera. Banderitak 
airean... Españolak zer esango ote die, diot nik, Kataluniako 
nazionalistei, edo Kolonbiako bisitariei, edo Union Jack ezagunak Irlanda 
edo Texaskoei... baina bueno, identifikatzen asmatu dezake edonork.

Baina, hara sorpresa!, berdin dio non klikatzen duzun, frantsesean, Union 
Jack inperial britanikoan, edo ikurriñan, honako mezu hau agertzen zaizu, 
eta hizkuntza bakarrean agertu ere (Union Jack-en klikatu duen 
kaliforniarrak ere ulertuko ote du...):

>Idioma no disponible
>
>Próximamnete podrá acceder a nuestra web de reservas en diferentes 
>idiomas. Mientras, rogamos accedan utilizando la opción ESPAÑOL (Bandera 
>Española).
>
>Gracias.


Objetivo cumplido!
- euskaldunei, iseka
- atzerrikoen aurrean, erridikulua
- eta gaztelaniaz dakitenentzat, tira, oraindik erreserba egin behar eta ez 
pentsa erraza denik ;-)

Ez da adibide bakarra. Beste ekimen publi-pribatu horietako bat, 
http://www.Arabakolanak.com webgunean aurkituko duzue. Izena guztiz 
euskalduna, eta, tira, lehen begiratuan hizkuntza aukeratzeko menutxo bat 
eskura... baina zoazte, zoazte menu horretako aukera zabala zein den 
testeatzera, ja ja ja...

Adibide grafikoak nire blog-ean ere kargatu ditut:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/130

Luistxo  




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago